4 minute read

Nire bisexualitea – Maitane Arzalluz

84 NIRE BISEXUALITATEA

Bbestera bideratuz. Heterosexualitatearen eti izan naiz bisexuala. Nahiz eta edo homosexualitatearen artean aukeratu pertsona askori gertatu izan zaien behar nuela iruditzen zitzaidan: «Maitane, bezala, betidanik emakume heterosexual bollera ala hetera zara?»…«Ez maitea, ez… gisa identifikatu nauten, txikitatik, eta batez Ez murriztu gehiago zeure burua. Bixesuala ere gaztaroan, fantasia sexualak edukitzen zara, eta punto». hasi nintzen emakumeekin. Nik, hala ere, Nire iritziz, bakoitzak bere buruari etiketa ez nien jaramon gehiegirik egiten… Aldi bat jartzea aukera bat da, baina ez dago hori berean, mutilengan pentsatzeak ere zerbait egiteko beharrik. Nire kasuan, ongi etorri zait eragiten zuen nigan; gogoko nituen, eta nire burua etiketatzea, lasaiago bizi bainaiz.. beti izan naiz horren jakitun. Horregatik, Mundua etiketaz josita dago, eta orientazio baliteke heterosexualitatearekiko eduki sexualari dagokionean, batzuei errazago egin dudan jarrerak eragin handia eduki izana dakiguke geure buruari etiketa bat ezartzea, emakumeak saihestu edo eurekin edukitako bai geure buruari bai gizarteari dagokionez, harremanak estaltzearekin. gizarteari gu errazago identifikatzen lagun Hainbat urteren ondoren ohartu baitiezaioke. Hala eta guztiz ere, etiketak nintzen emakume batekin ezartzearena harreman bat edukitzeko kategorizatuta interesa eduki nezakeela. egoteko Izan ere, eduki beharraren ditudan ondorioa “bikote” d e n e z , zis gizon iruditzen batzuk zait kontuan konturatzen izan beharko ziren emakumeak genukeela ere gustatzen prozesu edo zitzaizkidala, baina ez etiketatze horietan genuen inoiz gai horri gure errealitatea buruz hitz egin. asko murriztu Nire kasuan, bisexualitatea eta sinplifika praktikan nahiko berandu iritsi zen daitekeela. nire bizitzara. Horrekin batera, Nire orientazio nire burua ezagutu eta onartzeko sexualaren prozesua ere iritsi zen. Momentu identifikazio horretan izugarrizko lasaitasuna momentura itzuliz, eta liberazioa sentitu nuen. Denbora aipatu behar dut luzea igaro dut betidanik ezarri orduan izan zela dizkiguten parametro horien artean komentario eta iritzi nire burua kokatu nahian, orokorrean bifobikoak aztertzen ezarrita dauden arau heterosexual edo hasi nintzen momentua, homosexualen barruan sartu nahian. Baina, komentario horiek egunero ni bisexuala nintzela ohartu nintzen aukera gure inguruan errepikatzen horren existentziari buruz hausnarketa egin baitziren: «hori fase bat da» / nuen momentuan, ordura arte ez baitzen «ez duzu zure burua lesbiana aukera hori existitzen nire buruan. Bat-batean bezala identifikatu nahi, baina hala da» / «ziur ulertu nuen denbora galtzen ari nintzela, nire naiz generoren bat bestea baina apur bat burua murriztu nahian, ni alde batera edo gehiago gustatzen zaizula» / «aukera bikoitza

Advertisement

daukazu horrela» … Horien artean graziosoena iruditzen zaidana nire familiak bikotekidea (neska) etxera eraman nuenean hartutako posizioa izan zen, honakoa izan baitzen: «Ados, gure alabak/ ilobak/lehengusinak/arrebak neskalaguna dauka orain, beraz, lesbiana da; lehenago zeukan bikotekidea mutila zen, baina orain lesbiana da». Horregatik, badirudi nahiago dutela ni lesbiana naizela pentsatzea bisexuala naizela baino, azken hori bizioa besterik ez baita eta nire heldugabetasunaren ondorioa. Eta egia hauxe da: ez naiz lesbiana noizbehinka, ezta heterosexuala erdizka ere. Emakume batekin nagoenean, bisexuala naiz. Eta gizon batekin nagoenean ere bisexuala naiz. Edozein pertsonarekin nagoenean BISEXUALA NAIZ. Bisexualitatea lesbianismoa baina ikusezinagoa dela pentsatzen dut, gaur egun oraindik eremu askotan dena heterosexualitatearen eta homosexualitatearen artean mugitzen dela iruditzen baitzait. Horren arrazoia izan daiteke hobeto ikusia dagoela genero batekiko erakarpena soilik sentitzea, orduan genero batekiko baino gehiagorekiko erakarpena sentitzen dugunok baztertuta gaude zenbait eremutan. Nire inguruan adibidez, errazagoa litzateke niretzako lesbiana naizela adieraztea, «politikoki politagoa delako» eta horrela ematen duelako indar guztiarekin bollerek jasan behar duten lesbofobiaren eta heterosexualen indarkeria homofoboaren aurka egingo duzula. Zaila da zure inguruan uneoro adierazi behar izatea ezetz, ez zarela bollera, bisexuala zarela; eta baietz, euren borroka berean zaudela. Baietz, ni ere kolektiboaren parte naizela, lgtBiq+ kolektiboaren parte. Egia da bisexual hitza ez zaidala gehiegi gustatzen. Baliteke etimologikoki duen jatorriagatik izatea, eredu binario murriztuan oinarritzen delako. Orain dela gutxi lagun batek gogorarazi zidan moduan, 1990ko manifestuan bisexualitatearen esanahia oso argia da: «La bisexualidad es la orientación sexual de aquellas personas que sentimos atracción sexual, emocional, y/o romántica hacia las personas independientemente de su género y/o sexo. Esta forma de sentir no necesariamente se produce al mismo tiempo, de la misma manera, al mismo nivel o con la misma intensidad». Bisexuala izatea niretzat da emakume zis , gizon zcis, emakume/gizon trans, pertsona queer, generomalgu eta burura datozkigun kategoria ez binario guztiekiko erakarria sentitu ahal izatea, erakarpen hori sexuala edo emozionala izanik ere. Desira sexuala sentitzea, horren sorreran generoak inongo influentziarik eduki gabe. Aldi berean, betidanik ezarri dizkiguten eskema guztiak suntsituz eta barne hausnarketara bultzatzen nauten galdera pila bat mahai gainean jarriz. Onartu beharra daukat, maite dudala jendea euren eskemak edo aurretik ezarriak zeuzkaten ideiak apurtzen ikustea, euren buruetan aukeratu behar hori dagoelako. «Bisexuala? Bai, baina, aukeratu egin beharko bazenu, txuria edo beltza nahiago?». Horren harira, hala ere, egia da ere galdera asko egiten dizkiozula zeure buruari. Zer eragin eduki dezake jendeak zu bollera bezala identifikatzeak, eta ondoren, gizon batekin egon eta gizarteak zu berriro heterosexual bezala ulertzeak? Badirudi bollera izan ondoren praktika heterosexualak edukitzeagatik bollera izana ezabatu egiten dela eta nolabait “sendatu” egiten zarela. Hala ere, politena da zure buruari galdetzea zer gertatuko litzatekeen orientazio sexualari buruzko ezer zalantza jarri izan ez bazenu, eta genero batekiko preferentzia edukitzea garrantzitsua izango ez balitz. Bisexualitatearen existentziaren erabateko onarpenerako bidea merezi duen garrantzia eta lekua ematea da.

Maitane Arzalluz García. 26 urteko lasartearra. Ez dakit aurrena ikasketak-lana-ingurua-lagunak edo identitatea etorri zen, edo batera eraiki diren guztiak. Eginak egiten gaitu, eta egindakoak eta bizitakoak ere bai. Enpresa eta administrazio ikasketak egin nituen Donostian, baina arraindegiko saltzaile ere izan naiz. Egun, Gehituko administratzaile lanetan ari naiz, eta enpleguan ere pertsonala politiko bihurtzen dihardut: feminista eta bisexuala naiz. maitanearzalluz@gmail.com

This article is from: