3 minute read

Queer as prol (Maritxukeriak ez dezala gure matxismoa izkutatu) – Ander Prol

MARITXUKERIAK EZ DEZALA GURE MATXISMOA IZKUTATU

Zfeminista indartzen joatearekin batera aila da askotan mugimendu sozial dira. Azken honetan jartzen du arreta salaketa ekintza publiko anitzak egin izan bat non, noiz, nortzuk… hasi zuten Herrerak, ze geure burua aliatu feministatzat azaltzea. LGBTI+ kolektiboan, adibidez, hartzen dugun gizonok teoria sortu baitugu, Stonewalleko istiluetan jar dezakegu baina non daude gure autosalaketa begirada, baina honek ez digu esango noiz publikoak lanketa bat egiteko? hasi zen LGTBI+ borroka, baizik eta zein Munduan eta denboran zehar milioika momentu hartu den lehenengoa bezala. Argi emakume batu dira, espazio ez mixtoak sortu dagoena da istilu hauek emakume trans, dituzte, oholtzak hartu dituzte… beraien razializatu eta puta batek hasi zituela, baina ahotsak entzunak izan zitezen, beraien zelan deitu zitzaion mundu osoan ekainaren prozesuez hitz egiteko, hausnartzeko eta, 28an urtero ospatzen dugun aldarrikapen- batez ere, egoera oso latzak eta pertsonalak egunari? “Gay Pride Day”. ikusarazi eta Urteak pasa ahala eguna izenez aldatzen salatzeko. joan da, baina lehen aldiz erabili zen izen horrek erakusten du LGTBI+ kolektiboan gizonezkoak zirela garrantzia handiena zutenak, gizon gay zisak ziren mugimendu barruko hegemonia. Azaldutakoa, gizarte zis-heteronormatiboan bizitzeaz aparte, gizarte patrialkal batean bizi garelako da. Gizartean gizon gay zis-ak betidanik egon gara emakume LBTI*en gainetik. Azken finean gizon gay guztiok gizonak gara, beraz gizon bezala hezi eta erlazionatu gara. Orain dela gutxi, Coral Herreraren blogean “Mujeres feministas y aliados del feminismo” (Emakume feministak eta feminismoaren aliatuak) artikulua irakurri nuen. Hitz gutxitan, Coral Herrerak artikulu honetan arduraz eta erantzukizunaz idazten du; gizonen arduraz eta erantzukizunaz emakume guztiekiko, baina batez ere mugimendu feministekiko. Emakumeak, beraien eskubideen alde borrokatzen hasi zirenetik, era ezberdinetan antolatzen joan dira; teoria

Advertisement

Eta, mutil homosexualok? Maritxuok? Gure matxismoa justifikatuta dugu? Ez genuke hausnarketa sakon bat egin behar emakumeenganako jarrerekin eta, batez ere, kolektiboko emakume* lesbiana, bi, trans, eta intersexualekiko? Herreraren artikulua irakurri nuenetik, nire Queer as Prol honetan zertaz idatzi guztiz aldatu nuen. Horregatik, gizon zis marika bezala arduratsu jokatu nahi dut eta emakumeekiko aldatu behar ditudan edo aldatutako jarreren adibide batzuk azalduko ditut: Lehenengo adibidea sinplea da, baina gehien lotsatzen nauena ere bai. Ni gurasoen etxean bizi naiz oraindik (gazte prekarietatea, badakizue) non anaia ere bizi den. Hiru gizon eta emakume bat, nire ama. Kalkulurik ez dut egin, baina ziur nago amak hirurok batera baino karga handiagoa duela etxeko lanekin. Zelan da posible hori gaur egun gertatzen jarraitzea? Argi dago zeozer kuestionatu eta batez ere aldatu behar dudala etxeko ardurekin. Bigarren adibidea emakume feministen kolektibo batean militatzean gertatutakoa da, zehazki Ermuko Jai Batzorde Feministan. Berez, Batzordea Nü Shu Ermuko Gazte Feminista taldeak sortutakoa da, batzorde mixto bat talde ez mixto batetik sortua. Ia mutil bakarra izaten pasatu nituen urteak Batzordean eta honetatik pasatu diren emakume guztiei esker konturatu nintzen gizon zis gay-a izan arren ez nengoela matxismotik libre. Hortaz, bileretan protagonismoa izateari uzten saiatu nintzen, hitza nik nahi nuenean eskuratzeari, bakarrik indarra edo akzioa behar zuten komisioetan apuntatzeari (Batzordea komisio ezberdinetan bananduta dago), etab. Baina pasa den urtean konturarazi ninduten espazio hori ez mixtoa izan behar zela, gizonek feminismoan bestelako ardurak ditugulako; eta batzordeko emakumeetako inork ez bazidan ezer esan, nik haiek maite nituen bezainbeste maite nindutelako izan zen. Azkeneko adibidea - baina ez jarrera matxista, gehiago baditudalako ziur - emakumeekin lotuta dago, baina gizon transekin ere. Armairutik atera nintzen lehenengo urteetan askotan errepikatzen nuen, “broma” bezala, aluei nazka niela. Alde batetik, publikoki lehenengo aldiz marika bezala agertzen nintzelako zen, eta horrelako esaldiek identitate hori indartzen zuten gizartearen imaginarioan. Baina horrek ez du kentzen baieztapen horiek kutsu oso transfoboa izatea, eta, beraz, onartezinak dira; azken finean alua duten gizonezkoak ere badira. Eskerrak urteekin ikasi dudala (eta sexologiako masterrean batez ere) desioaren alde oso handia, gure izaera eta nortasunaren parte asko bezala, eraikia dela. Ohikoa da gizartean “ni ez naiz inoiz pertsona trans* batekin oheratuko” esaldia entzutea, orain dela urte batzuk “ni ez naiz inoiz pertsona beltz batekin oheratuko” entzuten zen bezala. Baina, zer gertatu da pertsona beltzekin? Pertsona hauen gorputzak eta istorioak mundu hegemonikoan ikusarazten hasi zirenean, gure imaginario erotikoan sartzen hasi ziren. Pertsona trans*ekin berdina gertatzen da; zenbat pertsona trans* ikus ditzakegu telebistan? Eta hauek ze motatako istorioak kontatzen dituzte? Jakinda desira eraiki egiten dela eta, garrantzitsuena, ikasi egiten dela, utz diezaiogun gure erotikari zalantzaren komodina edukitzen eta ikasten jarraitzen, behintzat horrelako irain transfoboak ez erabiltzeko.

Ander Prol González. Kazetaria eta sexologoa @anderprolglez / anderprolgonzalez@gmail.com

Marika Vila Migueloa. Premio AACE 2020 (Asociación De Autores De Comic De España) Premio Homenaje A Su Trayectoria, 2019 (XVIII Salón del Cómic de Getxo) PREMIO IVÀ 2018 A La Mejor Historietista Profesional (Còmics A Cornellà) Facebook: @marika.vila.3 Instagram: @marikavila

This article is from: