85
84
NIRE BISEXUALITATEA
B
eti izan naiz bisexuala. Nahiz eta pertsona askori gertatu izan zaien bezala, betidanik emakume heterosexual gisa identifikatu nauten, txikitatik, eta batez ere gaztaroan, fantasia sexualak edukitzen hasi nintzen emakumeekin. Nik, hala ere, ez nien jaramon gehiegirik egiten… Aldi berean, mutilengan pentsatzeak ere zerbait eragiten zuen nigan; gogoko nituen, eta beti izan naiz horren jakitun. Horregatik, baliteke heterosexualitatearekiko eduki dudan jarrerak eragin handia eduki izana emakumeak saihestu edo eurekin edukitako harremanak estaltzearekin. Hainbat urteren ondoren ohartu nintzen emakume batekin harreman bat edukitzeko interesa eduki nezakeela. Izan ere, eduki d i t u d a n “bikote” zis gizon batzuk konturatzen ziren emakumeak ere gustatzen zitzaizkidala, baina ez genuen inoiz gai horri buruz hitz egin. Nire kasuan, bisexualitatea praktikan nahiko berandu iritsi zen nire bizitzara. Horrekin batera, nire burua ezagutu eta onartzeko prozesua ere iritsi zen. Momentu horretan izugarrizko lasaitasuna eta liberazioa sentitu nuen. Denbora luzea igaro dut betidanik ezarri dizkiguten parametro horien artean nire burua kokatu nahian, orokorrean ezarrita dauden arau heterosexual edo homosexualen barruan sartu nahian. Baina, ni bisexuala nintzela ohartu nintzen aukera horren existentziari buruz hausnarketa egin nuen momentuan, ordura arte ez baitzen aukera hori existitzen nire buruan. Bat-batean ulertu nuen denbora galtzen ari nintzela, nire burua murriztu nahian, ni alde batera edo
Gehitu Magazine nº 109 84
bestera bideratuz. Heterosexualitatearen edo homosexualitatearen artean aukeratu behar nuela iruditzen zitzaidan: «Maitane, bollera ala hetera zara?»…«Ez maitea, ez… Ez murriztu gehiago zeure burua. Bixesuala zara, eta punto». Nire iritziz, bakoitzak bere buruari etiketa bat jartzea aukera bat da, baina ez dago hori egiteko beharrik. Nire kasuan, ongi etorri zait nire burua etiketatzea, lasaiago bizi bainaiz.. Mundua etiketaz josita dago, eta orientazio sexualari dagokionean, batzuei errazago egin dakiguke geure buruari etiketa bat ezartzea, bai geure buruari bai gizarteari dagokionez, gizarteari gu errazago identifikatzen lagun baitiezaioke. Hala eta guztiz ere, etiketak ezartzearena kategorizatuta egoteko beharraren ondorioa d e n e z , iruditzen zait kontuan izan beharko genukeela prozesu edo etiketatze horietan gure errealitatea asko murriztu eta sinplifika daitekeela. Nire orientazio sexualaren identifikazio momentura itzuliz, aipatu behar dut orduan izan zela komentario eta iritzi bifobikoak aztertzen hasi nintzen momentua, komentario horiek egunero gure inguruan errepikatzen baitziren: «hori fase bat da» / «ez duzu zure burua lesbiana bezala identifikatu nahi, baina hala da» / «ziur naiz generoren bat bestea baina apur bat gehiago gustatzen zaizula» / «aukera bikoitza
11/12/20 11:33