5 minute read
Kolektiboko emakumeen goerari begirada bat - Jone Expósito
from GM 109. LBT EMAKUMEAK: sororitatea eta feminismoa / MUJERES LTB: sororidad y feminismo
by gehitu
EMAKUMEEN EGOERARI
Dagoeneko igaro da denboratxo bat Gorago aipatu bezala, Bizikidetza Aniztasunean, LGTBI+ populazioen errealitateen diagnostikoa BEGIRADA BAT Gehitu Elkartean egon nintzenetik. da hausnarketa honen oinarria, beraz, lehenik Soziologiako ikasketak egiten ari nintzen, eta behin, aipatzen ditugun desberdintasun elkartean praktikak egiteko aukera suertatu sozial hauek ondoen islatzen diren 2 grafiko zitzaidanean. Bertan esperientzia ikaragarri mota aztertzea erabaki dut, alde batetik, genero polita eta aberasgarria bizi izan nuen, seguruenik identitatearen eragina, egoera akademiko, mundua ikusteko eta irakurtzeko dudan modua lan egoera eta diru sarreretan, eta bestetik, erabat aldatu zidana. orientazioaren eragina, egoera akademiko, lan 2018an argitaratu zen “Bizikidetza egoera eta diru sarreretan aztertzea erabaki dut. Aniztasunean”, LGTBI+ populazioaren Aztertuko dudan kolektiboaren zatia, errealitateen diagnostikoan parte hartzeko emakumeena da. Beraz, identitateei aukera izan nuen. Prozesu guztian zehar lan dagokionean, emakume zis-en datuak aztertuko taldean egon nintzen. Jende pila bat ezagutzeko ditut eta orientazioari dagokionean, lesbiana eta aukeraz gozatu nuen, kolektiboko errealitate emakume bisexualen egoera akademikoa, lan ezberdinak gertutik ezagutuz eta abar. egoera eta diru sarrerak aztertuko ditut. Testu honen helburua, diagnostikoaren bitartez aztertutako errealitateetatik abiatuta, emakumeen egoera zein den hausnartzea da. Gizarteak erakutsi digun eskema bitarra kontuan izanik, (emakume eta gizonen errealitatea, soilik 2 sexu-generoren existentzia), honek sortzen dituen desberdintasun sozialak aurkitu ditugu diagnostikoan ere. LGTBI+ kolektiboaren errealitateen azterketa bat izanda, sistema bitarra hausten duten errealitateak aztertu ditut. Datu guztiak ikuspegi intersekzional eta feminista batetik aztertu izanak, begirada, Iturria: Bizikidetza Aniztasunean, LGTBI+ bereziki eskema bitar hori hausten duten kolektiboaren errealitateen diagnostikoa. 2018. emakumeen egoeran jartzea erraztu dit, orokorrean, errealitatea anitza delako. Zutabe gorria erreparatu behar dugu ikusteko Gizartean ikusten ditugun desberdintasun zein den emakumeen egoera, horrela, ikusten sozialak, kapitalismoak eta matxismoak dugu, diagnostikoaren galdetegia erantzun eragindako zapalkuntzaren argazki bat ikus duten emakume gehienak ikasten ari direla, dezakegula esan daiteke diagnostikoan parte %40a inguru. %28ak gutxi gora behera, lan hartu duten emakumeen egoera laborala, egonkorra du eta %20ak lan ez egonkorra ekonomikoa eta akademikoa aztertzen badugu, du. Gelditzen den %12ak, lana eta ikasketak, nolabait esatearren, emakume izateagatik langabezia eta zaintzaren taldeak osatzen gizarteak bizkar gainean jartzen digun zama dituzte. horren errepaso azkar bat egingo dugu, lan Gizonezkoen datuei begirada azkar bat botako egoera, diru sarrerak eta egoera akademikoa bagenio, lan egonkorra duten kopurua %50era bezalakoak kontuan izanik. iristen dela ikusiko genuke.
Advertisement
56 KOLEKTIBOKO EMAKUMEEN GOERARI BEGIRADA BAT.
Beraz, identitateari erreparatu ondoren, esan dezakegu emakumeen kasuan, lan iraunkorra dutenen kopurua ez dela oso altua, gainera, erantzun duten gehienek ikasten ari direla esan dute.
Iturria: Bizikidetza Aniztasunean, LGTBI+ kolektiboaren errealitateen diagnostikoa. 2018.
Diru sarreren azterketa egitean, kontuan izan behar dugu aztertzen ari garen datuak diru sarrerak urteko eta identitateak kontuan izanik direla eta 25 urtetik gorako pertsonen datuak aztertuko direla. Emakumeen zutabea urdin iluna dela ikusiko dugu, gehiengoa, 12.000€-30.000€ diru sarrera artean kokatzen da, %70 inguru, 30.000€ baino gehiago kobratzen dutenen portzentaia %12aren ingurukoa da eta 12.000€ baino gutxiago kobratzen dutenak %18a inguru dira. Diru kopuru altuenak urtean, emakumeen kasuan %12 inguru soilik kobratzen du. Gehiengoa tarteko baremoan kokatzen da, baina, kontuan izan behar da nahiko adierazgarria dela, ia %20ak osatzen duela 12.000€ azpitik kobratzen dutenen kopurua. Gizonezkoekin konparatuz gero, ikusiko dugu 30.000€tik gorakoek eta 12.000-30.000€ artekoak osatzen dutela %90a eta 12.000€ azpitik kokatzen direnak %10a soilik direla. Nahiko garbi ondoriozta dezakegu, emakume izate hutsak, soldatetan eragin zuzena duela, horregatik, litekeena da emakumezkoen urteko diru sarreren kokapena, tarteko baremoan egotea gehiengoa. Jarraian egingo dugun analisia, orientazioak zer-nolako eragina duen ikasketa, lan egoera eta diru sarreretan izango da: Iturria: Bizikidetza Aniztasunean, LGTBI+ kolektiboaren errealitateen diagnostikoa. 2018.
Emakumezkoen datuen azterketa izanik, orientazioa kontuan izanda, lesbianak eta emakume bisexualen datuak izango dira aztertuko ditugunak.
Esan genezake, lesbianen %65-70a inguru lanean dagoela, lan egoerari dagokionez, gehienak lan egonkorra dutela eta besteek lan ez egonkorra. Ikasten daudenen portzentajea ere %20ak osatzen du, %10aren azpitik kokatzen dira zaintza arloan lan egiten dutenak, langabezian daudenak eta lana eta ikasi egiten dutenak. Emakume bisexualen egoerari erreparatuz, gehiengo altuena ikasten ari dela ikus dezakegu. Lan egonkorra dutenen kopurua ez da %20ra iristen, lan ez egonkorra dutenena ere %15 inguru kokatuko litzateke eta %10 inguruan egongo zen ikasi eta lana egiten dutenen kopurua. Langabezia egoeran %5a baino ez litzateke egongo.
Jarraian aztertuko ditugun datuak, orientazioa kontuan izanik, diagnostikoa erantzun zuten pertsonen diru sarrerak izango dira. 25 urtetik gorako emakumeen datuak ikusiko ditugu, lesbiana eta emakume bisexualenak.
Iturria: Bizikidetza Aniztasunean, LGTBI+ kolektiboaren errealitateen diagnostikoa. 2018. Grafiko honetan, genero identitatea aztertu dugunean bezala, emakume gehienen kopurua 12.000€-30.000€ tarteko diru sarreretan kokatzen da. Emakume bisexualen kasuan, %80a kokatzen da tarte horretan, %15a inguru 12.000€ azpiko diru sarreretan kokatuko litzateke eta %5a soilik kokatzen da 30.000€tik gorako diru sarreretan.
Lesbianen kasuan, 30.000€tik gorakoen kopurua zertxobait altuagoa da, %20inguru. 12.000€-30.000€ tartean %70a inguru kokatzen dela ikus daiteke eta %10a 12.000€ azpitik. Gizonezkoen datuei erreparatuz, ikusiko dugu, gizon bisexualik ez dagoela 12.000€ baino gutxiagoko diru sarrerarik duenik. Gay-ak %5a inguru dira kopuru horretan. 30.000€tik gorako diru sarreretan ia %50a kokatzen da bi kasuetan. Desberdintasun hauek eraman naute hausnarketa egitera. Batez ere, diru sarreren datuak dira esanguratsuenak. Egoera akademikoa eta lan egoera ikustea, genero identitate eta orientazioaren arabera interesgarria dela uste dut, baina, diru sarreren analisia egitera iritsi naizenean konturatu naiz benetan desberdintasunak non dauden. Honek, nolabait, ikusaraztea merezi duela uste dut, azken finean, orientazio sexuala eta genero identitatea hartu ditut aldagai bereizgarritzat desberdintasunak nabarmendu eta irakurleoi ulergarriagoa egiteko. Izan ere, hau ez da orientazioak eragindako desberdintasun bat, baizik eta, emakume izate hutsak, gizartean eragiten dituen bidegabekerietariko bat gehiago. Diagnostikoan analisi hau egin den arren, hemen ere emakumeen egoerari begirada bat botatzea erabaki dut, Simone de Beauvoirek Bigarren Sexua, 1949. Liburuan esaten duen moduan, “gaur egun gizonak gorpuzten dute ona eta neutroa dena, hots, arra eta gizakia da, eta emakumea, aldiz, txarra eta emea besterik ez da”. Ez dakit nirekin ados egongo zareten, baina tira, hor duzue hordagoa, espero dut hausnartzeko arrazoiren bat aurkitu izana atzean utzi ditugun lerroak irakurri ostean…
Jone Exposito Alberdi. Zestoarra da, formakuntzaz Soziologoa den arren, egun Emakume eta Gizonen berdintasunean ikasketak burutzen ari da. 2018an, Gehituk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean argitaraturiko “Bizikidetzak Aniztasunean. LGTBI+ populazioaren errealitateen Diagnostikoan” egilekidea da.
O.R.G.I.A: “Ontología de Representaciones Gastadas e Indumentaria Arbitraria”, técnica mixta, medidas variables (fragmento del libro reversible O.R.G.I.A-O.R.G.I.A), 2004-2005 orgiaprojects.org facebook: Red Orgia instagram: xxorgiaxx orgia05@gmail.com