1 minute read

l Barandiaran museoa eta Lizarrusti parketxea

Next Article
l Denborapasak

l Denborapasak

Barandiaran museoa

Joxemigel Barandiaran etnografo eta ikerlari ataundarrari eskainitako museoa du Ataunek. Hark egindako ikerlanen garrantzia ez ezik, mitologia eta herri kondairak ere jasotzen ditu. San Gregorio auzoko Larruntza errotan dago kokatuta, eta haren aldamenean dagoen Errotatxora bisita gidaduak ere antolatzen dituzte.

Advertisement

Ohiko erakusteka finkoaz gain, bestelako jarduera batzuk ere antolatzen dituzte, batez ere asteburuei eta udari begira. Horietako batzuk dira mitologiaren inguruko orientazio jolasa eta Lizarrusti Parketxearekin elkarlanean Aralarko natura parkean barrena antolatzen dituzten ibilbide gidatuak.

Lizarrusti parketxea

Lizarrusti mendatean zegoen Mikelete etxean kokatua, Aralar natur parkearen interpretazio zentroa eta sarbide nagusietako bat da. Bertatik natur parkea ezagutzeko hainbat ibilbide abiatzen dira; Lareoko urtegira daramana edota Alleko inguruko basoetan barrena doana dira ezagunenetako batzuk.

Udari begira, jarduera bereziak ere antolatzen dituzte. Jentilen lurraldean iparraren bila orientazio jolasa egingo dute hilaren 17an, 31n eta abuztuaren 14 eta 28an; Uztailaren 24an eta abuztuaren 1ean Osinberde erreka ezagutzeko irteera egingo dute; Baso bainua abuztuaren 21ean, eta Lizarrustiko ‘ zuhaitz magikoak ibilaldi gidatua 29an.

•• Museoa. Joxe Migel Barandiarani eta mitologiari eskainitako museoa. •• Helbidea. Larruntza errota (S.Gregorio). •• Ordutegia. Uztailean eta abuztuan, asteazkenetik igandera (10:00-14:00). •• Jarduerak. Errotatxora bisita gidatuak.

Mitologia eta orientazio jolasak. •• Webgunea. gipuzkoanatura.eus.

••E-posta.barandiaran@gipuzkoamendizmendi.eus. •• Telefonoak. 943 18 03 35 / 688 895 069. •• Sare sozialak. @gipuzkoamendizmendi (Fb) eta @gipuzkoakoparketxeak (Ig). •• Parketxea. Aralar parke naturaleko interpretazio zentroa. •• Helbidea. Lizarrusti mendatea (Ataun). •• Ordutegia. Uztailean eta abuztuan, larunbatak eta igandeak (10:00-14:00). •• Jarduerak. Ibilaldi gidatuak, mitologia eta orientazio jolasa. •• Webgunea. lizarrusti.com. •• E-posta. lizarrusti@gipuzkoanatura.eus. •• Telefonoak. 943 18 03 35 / 688 895 069. •• Sare sozialak. @gipuzkoamendizmendi (Fb) eta @gipuzkoakoparketxeak (Ig).

This article is from: