1 minute read
l Antioko zentroa eta Igartubeiti baserria
Antioko gunea
Antio ermitaren ondoan eraikitako interpretazio zentroa eta bailarako turismo bulegoa da, 2014an inauguratua. Eskualdeko turismo baliabideen informazioaz gain, Ignaziotar Lurraldearen eta Ignaziotar Bidearen proiektuari eskainitako eremu bat aurkituko du bisitariak. Erakusketa iraunkorrak Antioko ermitaren eta Zumarragaren historian atzera egiten du, eta aldi berean, bailararen bilakaera historikoa azaltzen du.
Advertisement
Antioko ermita da, dudarik gabe, inguruko altxorra, baselizen baseliza. Kanpotik xumea da,bainabarrualdekoegurrezkoegituraikusgarria da. Bertatik abiatuta, Antio-Beloki ibilbide paisajistikoaz gozatu dezake bisitariak. Bost atsedengune aurkituko ditu bidean.
Igartubeiti baserria
XVI. mendearen erdialdean eraikia, euskal baserriaren urrezko aroaren adibide paregabea da Igartubeiti baserria. Unerik gorena XVII. mendean ezagutu zuen, bizimodu eta lan berriei egokitzeko zabaldu eta aldatu zutenean. Jatorrizko egurrezko egitura mantendu izanak eta barruan duen sagardo dolare handiak Euskal Herriko baserririk interesgarrienetakoa bihurtzen dute.
Urrian egiten duten Sagardo Asteaz gain, eta urtean zeharreko beste hamaika ekitaldiz gain, udarako hainbat proposamen dituzte: Landareen sekretuak eta Igartubeitiko erraiak ezagutzeko bisita tematikoak, esperientziagastronomikoaketafamilianegiteko planak ere bai, besteak beste .
•• Interpretaziozentroa. Antioko interpretazio zentroa eta bailarako turismo bulegoa. •• Helbidea. Beloki hiribidea (Zumarraga). •• Ordutegia. Uztailean eta abuztuan, astelehenetik igandera (10:00-18:00). •• Webgunea. www.urolagaraia.com. •• E-posta. turismobulegoa@urolagaraia.com. •• Telefonoa. 943 72 20 42. •• Sare sozialak. @urolagaraiaturismoa (Fb) eta @urolagaia (Ig). •• Baserri-museoa. Antzinako baserrien egiazko bizitza birsortzen duen museoa.
Ondoan, interpretazio zentroa du . •• Helbidea. Ezkio bidea z/g (Ezkio). •• Ordutegia. Asteartetik larunbatera eta jai egunetan (10:00-14:00 / 16:00-19:00) eta igandeetan (10:00-14:00). •• Jarduerak. www.igartubeitimuseoa.eus. •• E-posta. igartubeiti@gipuzkoa.eus. •• Telefonoa. 943 72 51 07. •• Saresozialak. @igartubeiti (Fb eta Ig).