1 minute read

l Urrelur museoa eta Mirandaola burdinola

Next Article
l Denborapasak

l Denborapasak

Urrelur museoa

Gauzaaskorenberriematendutemineraleta fosilek.Lurraosatzenduenmateriaz,elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz hitz egiten dute, besteak beste. Horrez gain, erakargarria da harri askoren edertasuna. Horren guztiaren berri jasoko dute Urretxuko MineralenetaFosilenMuseorahurbiltzendirenek, eta natur zientzien mundu interesgarrira hurbiltzeko aukera izango dute.

Advertisement

Museoa 1987an zabaldu zen, Urretxuko Udalaren eta Aguado-Goñi sendiaren lankidetzari esker. Mineralen eremuak 1.000 pieza ditu katalogatuta, eta konposizioaren arabera, hamaika taldetan sailkatuta daude. Fosilak, berriz bost kontinenteetatik jasoak dira, eta kronologikoki jarriak agertzen dira .

Mirandaola burdinola

Lenbur fundazioaren ekimenez, 1987tik dago zabalik Mirandaolako turismo bulegoa Legazpi Telleriarte auzoan. Eraikin berean, Euskal Burdinaren Museoa du, leku paregabea burdinak eta burdingintzak Euskal Herrian izan zuen garrantziaz jabetzeko. Atarian, berriz, Mirandaolako parkea, eta horixe da Mirandaolako Burdinolara iristeko abiapuntua.

Azken horixe baita eremu horren interesgune nagusia. Gipuzkoako ondare garrantzitsuenetakobatda.Olagizonek,XVI.mendeko jantziak soinean dituztela, makineria martxan jartzen dute, urak hauspo erraldoiak mugitzen ditu eta mailuak gori-gorian dagoen burdina lantzen du. Uztailaren 25ean eta abuztuaren 1ean daude bisita gidatuak.

•• Museoa. Mineral eta fosilen museoa. •• Helbidea. Jauregi, 19 (Urretxu). •• Ordutegia. Asteartetik ostiralera (10:0012:30 / 17:00-20:00). Uztaileko larunbatetan itxita. Abuzturako, aurrez deitu. •• Webgunea. www.urretxu.eus. •• E-posta. kultura.ur@urretxu.eus. •• Telefonoa. 943 03 80 88. •• Saresozialak. @urretxukoudala (Fb), @urretxuudala (Tw) eta @urretxuko _ udala (Ig). •• Bulegoaetamuseoa. Mirandaolako bulegoa eta Euskal Burdinaren museoa. •• Helbidea. Mirandaola parkea, Telleriarte auzoa z/g (Legazpi). •• Ordutegia. Bulegoa itxita dago. Harrera posta elektronikoz edo telefonoz. •• E-posta. mirandaola@lenbur.com. •• Webgunea. www.lenbur.com. •• Telefonoak. 943 73 04 28. •• Sare sozialak. @mirandaola.burdinharana.Legazpi (Fb).

TXOKOAK HERRIZ HERRI

This article is from: