1 minute read

l Legorreta Esnaola auzoa

Next Article
l Denborapasak

l Denborapasak

Esnaolaauzoa

EdurneArakistain (Korrikalaria)

Advertisement

«Batez ere txikitako oroitzapenak dakarzkit inguru horrek»

Umearoko eta gaztaroko bizipenen aztarnek Legorretako Esnaola auzora eraman dute Edurne Arakistain lasterkari legorretarra. Herrigunetik kanpo, landa inguruan dago, eta zelai zabalak nagusitzen dira. Han daude Esnaola Goikoa eta Esnaola Behekoa baserriak. Azken hori, Arakistainen amaren aldeko familiarena da, Jauregitarrena , horregatik dago leku horri sendo lotuta. «Batez ere txikitako oroitzapenak dakarzkit inguru horrek, larunbat askotan joaten ginen. Lehengusuekin elkartu eta etxe inguruan jolasten genuen. Gaztaina eta talo janak egiteko ohitura ere bagenuen, eta eusten diogu horri ere. Baserriko lanekin ere laguntzera joaten ginen, belarrak moztu edo jaso behar zirenean. Ondoren, afari merienda egiten genuen, giro oso politean... » .

ArianeVierbücher

Xendabelarrak ibilbidean korrika

Mendian korrika egiteko duen zaletasunak ere gerturatzen du paraje horietara. Herrigunetik abiatuta, Esnaola auzoa igaroz, San Joan Iturriraino joaten da maiz. Leku kuttuna du hori ere.

Interes berezia duen ibilbidea da hori, Xendabelarrak izeneko hiru mendi ibilbideetako batereigarotzenbaitahortik(PR-GI-208).Herriaren historia, mitoak eta kondairak, baserria,emakumeaketasendabelarreninguruko jakintza ondarea biltzen du egitasmoak, eta hiru ibilbideek ondare horretan murgiltzera gonbidatzen dute. Urdaneta eta Esnaolatik igaroz, 7,2 kilometroko ibilbidea da. Koate eta Burnigurutzeta dira beste biak.

This article is from: