1 minute read
l Arama Aramako parkea
Aramakoparkea
IñakiGurrutxaga
Advertisement
Aramako mendebaldeko sarrera dotorea da, oso. Zuhaitz azpian oinez igotzen denak belardi dotore bat ikusiko du aurrena. Kartetan jokatzeko tapiz bat dirudi,dituengorabeheraleunengatikezbalitz. Erdi-erdian, haurrentzako parkea dago, hainbat atrakziorekin; alboan piknikerako mahaiak daude; frontoia ere bertan dago; baita saskibaloian aritzeko pare bat saski ere.
«Nik uste herriko ingurunerik politena dela» , aipatu du Iker Irribarria pilotariak. «Frontoian ez genbiltzanean parkean jolasean edo saskibaloian genbiltzan» , gaineratu du. Jolaserako, paseorako edo txakurrak ateratzeko ingurune ezin aproposagoa da.
Parkea, ibilbideen abiapuntu
Arama Gipuzkoako udalerririk txikiena da hedaduraz. Halere, itzuli politak egin daitezke parketik bertatik abiatuta. Aramatik Altzagaterako itzulia txango polita da, esaterako. Parketik Rezola Baserri aldera hartu behar da. Altzagarate igaro eta Gaztaintxota muinorairistenda.Etxebarribaserrirainojaitsi eta berriz ere parkera heltzen da. Piknikerako mahaiak baliatu daitezke indarrak errekuperatu eta udako eguraldi gozoaz belar artean gozatzeko.
Irribarriak eskertzen ditu herriko ingurune naturalak, batez ere, goi mailako lehiaketen estresa gainditu eta punta-puntan aritu ahal izateko. Aramar gazteenek, jolasean, bera imitatzen dute, egunen batean txapeldun izango diren ilusioarekin. Parkean trebatzen dira bitartean. IkerIrribarria (Pilotaria)