1 minute read

l Gaintza Herriko plaza

Next Article
l Denborapasak

l Denborapasak

Herrikoplaza

AnderMatxain (Trikitilaria)

Advertisement

«Herriko ekitaldi bereziei lotutako toki bat niretzat plaza»

Ander Matxain Blascok ez du zalantza handirik izan herriko toki kuttun bat aukeratzeko garaian. Herriko plazaren aldeko hautua egin du. Izan ere, trikitilariarentzat«ekitaldiberezieiloturikdaudeene Gaintzako oroitzapen gehienak. Gaintzako San Migel jaietako erromeriez, mondeju-janez, igoera-lasterketako helmugaz, San Martin jaietako gaztaina janaz... eta beste hainbatez hitz egingo bagenu, herriko plazaz hitz egin beharko genuke ezbairik gabe» .

Gaintzara bisitan doazenentzat abiapuntua da. «Batetik, mendizaleentzako erakargarri izan daitezkeen Bostaitzetarako, San Juan Iturrirako eta Altzagarateko bideak ere bertan hasten dira, guztiak ere mendian ibiltzen arras bertutetsuak ez direnentzako egokiak» .

Eta bestetik, «bertan geratu nahi dutenek San Migel parrokia, herritarrok batzen gaituen On-bide elkartea eta munduko kroketa onenak dituen Kale-Txiki taberna bisita ditzakete pausu gehiegirik eman gabe» , nabarmendu du gaintzarrak. Pilotalekua, parkea eta patxada ederreko aulkiak eta mahaiak ere bertatik bertara daude, San Migel parrokiaren beste aldean.

GorkaGomez

Hilerriko sarrerako berezitasuna?

Hilerria ere plazaren ondoan dago, sarrerako atearen gainean duen esaldi ospetsuarekin. Matxainek «adituentzako» galdera bota du: «Zer berezitasun dauka Gaintzako kanposantuko ateak?» .

Erantzunaren bila Gaintzara joateko erronka botata geratu da, beraz.

This article is from: