1 minute read

l Ataun Naza aldea

Next Article
l Denborapasak

l Denborapasak

Nazaaldea

EnekoDorronsoro (Musikaria)

Advertisement

«Zuhaitzen babesean eta erreka ondoan dago, inspirazio lekua ere bada»

Naturgune eta txoko berezi asko ditu Ataunek, eta leku lasaiak eta baketsuak gustatzen zaizkio, batez ere, Eneko Dorronsoro soinujoleari. Horietako bat da Naza aldea, Agauntza errekaren ondoandagoengunea.Oinezkoherribidebateklotzen ditu San Martin eta San Gregorio auzoak, eta erdibidean dago, Olatza baserritik gertu. Harrizko nasa moduko bat du errekak pare horretan, eta hortik datorkio izena. «Errekari begira jarri eta deskonektatzeko lekua» dela dio.

«Ataunen zaila da karreteratik asko aldentzea, baina leku hau erreka ondoan dago, zuhaitzen babesean; ordu egokian, jende gutxirekin, inspirazio lekua ere izan daiteke» . Instrumentuak hartu eta bertan jotzen aritu izan dela ere aitortu du.

ArkaitzApalategi

Zenbait leku, masifikatuta

Leku kuttun gehiago ere baditu Dorronsorok, baina nahiago du batzuk beretzako gorde.

«Gustoko lekuak asko ditut Ataunen, baina batzuk gehiegi masifikatu dira» . Pandemia hasi zenetik, zenbait lekutan gero eta jende gehiago biltzen dela dio. «Lehen ia inor ere egoten ez zen lekuetan jende asko dabil, eta toki horiek xarma galtzen dute» .

Lasaitasuna aipatu du behin baino gehiagotan, eta uda ere patxadaz hartzen saiatuko da. Izan ere, ikasturte betea izan du. Agirre diskoaren aurkezpen biraz gain, Unidad Alavesa taldearekin ere ari da kontzertuak ematen, eta uztailean, Urmuga egitasmoan ere hartuko du parte. «Abuztuan oporrak edo behintzat lasai hartzen saiatuko gara» .

This article is from: