1 minute read
l Beasain Loinazko San Martin Plaza
LoinazkoSanMartinPlaza
AneEtxezarreta (Futbolaria)
Advertisement
Udaletxeko arkupeak ateak dira futbolean jolasean dabiltzan haurrentzat. Ane Etxezarreta Realeko jokalaria haur horietako bat izan zen. «Makina bat ordu igaro ditut plazan lagunekin jolasean» , aitortu du. Beasaingo txoko kutunetako bat du.
«Jada ez naiz horrenbeste igarotzen bertatik. Baina irudipena dut haurrek gutxiago jolasten dutela» .
Loinazko San Martin plazak 800 bat metro koadroditu:laukiluzeada.Udaletxeakmugatzen du albo batetik; Kale Nagusia eta San Inazio kaleak lotzen dituen Andre Mari kaleko maldak, bestaldetik. Erdi-erdian, XIX. mendeko kioskoa dago, estilo modernistakoa. Udalak Eibarri erosi zion 1920ko hamarkadan.
Inguruneak Eusko Jaurlaritzak izendatutako monumentu multzoa osatzen du. Kioskoak, udaletxeak eta plazapeko arkupeak Jaurlaritzaren aitortza jaso zuten duela pare bat urte. Beasainen 21 eraikinek dute monumentu izendapena.
IñakiGurrutxaga
Bereizgarria
Ane Etxezarretak bere lekua egin du Realeko lehen taldean, kioskoak plazan bezala. 2015ean egin zuen debuta eta orduz geroztik ehun partida baino gehiago jokatu ditu. Aurtengo denboraldian, esaterako, hamalau partidatan hartu du parte. Ia 1.000 minututan, beste era batera esanda.
BeasainKirolElkarteanhasizenfutbolean. Loinatzen izaten ziren partida ofizialak. Loinazko San Martinen lagun artekoak.