1 minute read
l Lazkao Lazkaomendi
Lazkaomendi
EiderSaez (Abeslaria)
Advertisement
«Lazkaomendira paseoan joaten naiz. Aukeran lagunekin nahiago»
Lazkaomendi Lazkaoko auzorik ezagunena da. Herrigunetik gertu egon arren, landa eremuko auzoa da. Erabat bukolikoa da. Hainbat baserri, berdegune handiak eta Aizkorri eta Aralarko bista ederrak daude bertan. Ilunsentian eguzkiak kolore bereziak ematen dizkio zeruari eta inguruari are ederrago bilakatzen da, posible bada. Eider Saez Nogen taldeko abeslariarentzatherrikotokirikpolitenada. «Estresakjota nagoenean paseoan joaten naiz» , dio. «Aukeran nahiago lagunekin. Bateren batek plana proposatzen badu, animatu egiten naiz» .
Saezekkilometromordoaegitenduurtean zeharNogentaldearekinharaetahona.Etxera itzultzean Lazkaomendira jotzeko ohitura duela dio. Erlaxatzeaz gain, burua arintzen dio eta ideia berriak bilatzen laguntzen dio. Lazkao txiki ere bertakoa zen, Abalinzahar baserrikoa. Auzoak sorkuntzarako badu bai zerbait berezia.
MikelAlbisu
Mokadua egiteko toki aproposa
AmondaraindikbarrenaerrazigotzendaLazkaomendira. Kotxez joan nahi duenak ere erraza du, bidea asfaltatuta baitago. Goian hainbat taberna daude, giro ederrean mokadu bat jateko aproposak. Muinoaren bestaldera, Zaldibia dago. Bertatik Ordiziara ere joan daiteke, Oiangutik barrena.
San Joan baseliza da auzoko beste txoko polit bat. Lehen datuak XVII. mendekoak dira, baina baselizako San Joanen taila XV. mendekoadaadituenustetan.Baselizatxikia da, errepidearen albo batean kokatua.