1 minute read
l Olaberria Errekalde auzoa
Errekaldeauzoa
MikelAlbisu
Advertisement
Olaberriari edo Goierriko balkoia bezala ezagutzen denari buruz hitz egiterakoan, Olaberriko gaina (Gañera) edo Ihurre auzoa, industria aldea datozkigu burura. Baina Olaberriak badu beste inguru bat, oso xarma berezia duena: Errekalde auzoa. Lazkaotik Olaberrira joateko aldapa igotzen hasten den puntuan, ezkerreko bidea hartuta dago Errekalde auzoa, baserriz, sagarrondoz eta naturaz inguraturik, Sustraiz errekatxoak lagunduta.
HorixedaOlaberrikoEtxezurisagardotegiko Garbiñe Garmendiaren leku kuttuna. Urrutirajoangabe, «naturarekinerrazkonektatzeko» aukera ematen duen ibilbidea da, «erreka ondoan paseo leku lasaigarri bat duena. Isil-isilik hor dago beti eta ezagutzen duenak berriro gogoratzen du bertara itzuliz» . Hain zuzen ere, «gure bizitzako estres puntuak alde batera uzteko eskatzen digu Lazkaotik Amoskategi baserrira inguruko paseoak. Ur, txori, zintzarri eta animalia hotsekin arnas berritzeko aukera ematen digu» . GarbiñeGarmendia (Ostalaria)
Ibilbidea, ordekan
Aldapa handirik gabe, ordekan egin daiteke Errekalde auzoan Ertzille eta Amoskategi baserrien arteko 1,5 kilometro inguruko ibilbidea,
«mendira doazen bidezidor guztiak aldamenetan utziz» .
Hala ere, aldapa gehiago bilatzen duen ibiltarientzat ere aukera paregabea da, «bidetxo horiek edo amaierako aldapa hartuz mendi aldera ere joan baitaiteke basoan sartuz eta hiru herriren –Lazkao, Ataun eta Idiazabal–mugak ezagutuz» .