Eman diren gertakarien inguruan komunikabide ezberdinetan ematen ari den trataera informatiboa salatu nahi dugu. Oso kezkagarria da halako egoeren aurrean ematen den informazio jario etengabeak suposatzen duen injerentzia, erasotutako emakumeak babestetik haratago jarrera morboso eta urgentzia propioek gidatzen baitute. Gure kezkarik sendoena erakutsi nahi dugu ematen ari den informazio bonbardaketaren aurrean, sortzen duen bakarra nahasmena, intoxikazioa eta azken batean eman diren gertakariak zalantzan jartzea delako. Era berean, kezkagarria da filtrazio eta kontraesan informatiboen baitan erasotutako emakumeak babes gabe geratzen direlako. Kezkagarria da eragile sozial eta batez ere eragile feministen lana zalantzan jartzen delako. Azken batean hauek dira kaleko errelaitatetik gertuen daudenak eta era berean, emakumeok pairatzen ditugun erasoak zuzenki jasotzen dituztenak. Era berean, patriarkatua indartzen eta betikotzen duen egitura intituzional eta poliziala zilegiztatzea lortzen dute. Zentzu honetan Iruñako Udaletxea salatu nahi dugu gertaeren inguruan izan duen jarrerarengatik, Bozeramaileen Batzordea deitu ez izanagtik eta 48 ordu ondoren ezer esan ez izanagatik. Ez ote du Udaletxeak ezer esateko honen gutziaren inguruan? Horregatik exigitzen dugu indarkeri matxistari ematen zaion trataera informatiboa zehatza izan dadila, kontrastaua eta soilik iturri polizialetan oinarritzen ez dena. Erasotutako emakumeak kaltetzen dituzten injerentzia mediatikoetatik salbu eta errespetuzkoa eragile sozial eta feministekin. Atzo esan genuen moduan, ez dugu inolako jarrera matxistarik onartuko: Ezta bate ere. Ez fisikoak, ezta ahozkoak ere. Guztion ardura da beste jendarte eredu baten alde egitea, indarkeria sexista errefusatzea eta emakumeok jasaten ditugun erasoei erantzun bat ematea. Konplizitateak eta pasibotasunak ez du balio. Erasotzaileak diren pertsonak ez ezik, erasokor diren jokamoldeak ere salatzera eta borrokatzera bultzatu behar gaitu, salbuespen eta aitzakiarik gabe. Argi utzi behar diegu inork ez duela haien jarrera onartuko eta gure eremuetan ez dutela tokirik. Egun hauetan eman den erantzuna azpimarratu nahi dugu. Atzo Txantreako kaleak bete zituzten milaka pertsonen irudia horren lekuko. Ziurtasun osoa dugu sistema patriarkalak ezartzen dituen botere harremanak gainditze aldera bidea elkarrekin lan eginez eta indarra eta konpromisoa kale zein plazetan bilduz egingo dugula. Gaur hemen eta orain egiten ari garen bezala.
24 urteko neskaren erasoaren inguruan honako hau argitu nahi dugu: Eraso sexual bat egon dela egiaztatzen duen informe medikua dago. Polizia nazionalaren aurrean salaketa poliziala dago. Horri jarraituz poliziak bortxaketa baten inguruko ikerketa irekia du. Adin txikikoaren kasuaren inguruan honako hau argitu nahi dugu : Salaketa polizialik ez dago jarrita. Gu erasoa salatzera atera ginen informazioa erasotua izan zen hurbileko pertsonengandik jaso genuelako eta salaketa publikoa egiteko baimena genuelako.
Txantreako Feministak Txantreako Jai Batzordea Gora Iruñea!