![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/734bdc90e04750d866824430e75058a0.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
4 minute read
Irakurgaia
Ezagutzen duzu zure hizkuntza ez dakien norbait? Zer egiten duzue elkarrekin komunikatzeko?
Ulertu
Kaixo, mundua!
Lagun berriei «kaixo» esaten zaie; hitz horrek ateak ireki, eta irribarreak sortzen ditu. «Kaixo» beste hizkuntza batzuetan esaten jakinda, aukera izango dugu lagunak egiteko eta urruneko lekuak hobeto ezagutzeko. Ikasi nahi duzu nola esaten duten «kaixo» munduko zenbait lekutan?
Kaixo! Zer moduz? Egun on!
Hizkuntza gehienek agurtzeko modu bat baino gehiago dute. Frantsesez, esate baterako, bonjour eta salut esaten dute. Beste hizkuntza batzuetan, hala nola tibeteran (Tibeteko hizkuntzan), ez dute hitzik «kaixo» esateko. Horren ordez, «zorionak» esaten dute: (tashi delek ahoskatuta).
Kaixo, Afrika!
Afrikan 2 000 hizkuntza baino gehiago daude. Iparraldetik hegoaldera, agurtzeko moduak asko dira. Gainera, hainbat alfabeto dituzte:
Arabiera: salam aleicum!
Bitxikeria!
Groenlandieraz «aluu» esaten da; baina agurtzeko beste modu batzuk ere badituzte, ahokorapiloen antzekoak. Saiatu hutsik egin gabe ahoskatzen!
Qanoq ateqarpit?
(Zein da zure izena?)
Nuanneq naapillutit?
(Pozten nau zu ezagutzeak)
Tamazighta: azul!
Bitxikeria!
Erromako estatu txiki batean, Vatikanoan, latina erabiltzen dute jakinarazpen ofizialetarako.
Tigrera: selam!
Salve!
Kaixo, Asia!
Asia munduko kontinenterik handiena da. Txinak 1 300 milioi biztanle baino gehiago ditu, eta gehienak txineraz mintzatzen dira. «Kaixo» hitza idazten da, baina leku guztietan ez da berdin ahoskatzen: ni hao! lei ho! li ha!
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/4c20adf69900edf9be8fabb66b94c6af.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Kaixo, Ozeania!
Ozeanian eta Australian 1 300 hizkuntza daude, eta gehienak 1 000 hiztunetik beherakoak dira.
Hawaiiko aloha! hitzak erabilera asko ditu.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/ffd22a108f86216a04587afaa9a28e4e.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Errekorra Papua Ginea Berriak dauka: 800 hizkuntza. Izan ere, hizkuntza gehien dituen munduko herrialdea da.
Hizkuntzak bizirik!
Gaur egun, 7 000 hizkuntza daude munduan; adituek diotenez, mende amaierarako erdiak galduta egongo dira. Gaur egun, 14 egunean hizkuntza bat galtzen da. Hiztun asko edo gutxi izan, hizkuntza guztiak errespetatu behar dira.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/5bbd1d02ea5f4e15c251d3aaf99ccee9.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Gero arte, mundua!
Ipar Amerikako siux hizkuntzan ez dute hitzik «agur» esateko. Horren ordez, doka erabiltzen dute, eta hitz horrek «Ikusi arte!» esan nahi du.
Jonathan Litton, ¡Hola, mundo!. Susaeta (moldatua).
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/5c9cb7ce3004eca095d2c92350685428.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Doka, lagunok!
Aloha kakahiaka! (Egun on)
Aloha ‘auinala! (Arratsalde on)
Aloha nui loa! (Gabon)
Ulermena
Hitz egin testuari buruz
1 Zer gertatzen da lagun berriei «kaixo» esaten diegunean?
2 Zertarako balio du beste hizkuntza batzuetan «kaixo» esaten jakiteak?
Idatzi testuari buruz
3 Zer bi hitz erabiltzen dituzte frantsesek agurtzeko?
4 Zer hitz erabiltzen dute Tibeten «kaixo» hitzaren ordez?
5 Non erabiltzen dituzte aho korapiloen antzekoak agurtzeko?
6 Zenbat hizkuntza daude Ozeanian eta Australian? Zer ezaugarri dute?
Hausnartu eta lotu zure munduarekin
7 Bilatu testuan: a) Zenbat hizkuntza dagoen Afrikan. b) Afrikako hiru alfabetoren izenak. c) Non eta zertarako erabiltzen den latina. d) Zein den hizkuntza gehien dituen herrialdea munduan. e) Nola esaten duten Hawaiin «arratsalde on». f) Zer hizkuntzatan ez duten hitzik «agur» esateko.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/8826cf32ef17e4b722f9254b2167fc30.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
8 Taldeka jarrita, marraztu munduko mapa kartoi mehe batean. Gero, kokatu irakurgaiko hizkuntzak bertan. Zer hitz erabiltzen dute Tibeten «kaixo» hitzaren ordez?
9 Zer dela eta diozu hori? Orain, jarri taldeka eta eztabaidatu testuko esaldi honi buruz. Ados zaudete? Zergatik?:
« Hiztun asko edo gutxi izan, hizkuntza guztiak errespetatu behar dira»
Euskara, hizkuntza ofiziala
Euskarak erakundeen onarpena ere badu. Irakurri zer dioen Gernikako Estatutuak, eta hausnartu agiri horrek duen garrantziari buruz:
Euskara, Euskal Herriaren hizkuntza propioa, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea.
1 Entzun solasaldiak eta lotu bakoitza dagokion irudiarekin.
Ikasi hitzak: kortesiazko esapideak a b c d
2 Sailkatu esapide hauek:
Egun on! Barkatu, nahi gabe izan da!
Laster arte!
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/d6463afe432fb18502ac8b1cc575a851.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Mila esker!
Utziko didazu arkatza, mesedez? Kaixo! Unai naiz. Eta zu?
Agur esateko Aurkezteko Eskerrak emateko Barkamena eskatzeko Zerbait eskatzeko … …
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/6193a60bac8ebb3a5d5d74d5a24a48d6.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
3 Idatzi beste esapide bat kasu bakoitzerako.
Adeitasuna solaskideekin
Gure ingurukoekin harreman ona izateko eta gatazkarik ez sortzeko, adeitasunez eta errespetuz jokatu behar dugu. Hona hemen horretarako gomendio batzuk:
– Entzun arretaz; interesa agertu solaskideak dioenari buruz.
– Hitz egin modu argi eta ordenatuan.
– Ez eten solaskidea hitz egiten ari denean.
– Erakutsi hezibide ona eta saihestu hitz iraingarriak.
Orain, pentsatu egoera bat eta hitz egin horri buruz binaka, gomendio horiek kontuan hartuz. Gogoratu elkarri begirunez eta modu atseginean hitz egin behar diozuela.
Gogoan hartu!
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/08f6ae878d5093712a255aff734ff64a.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Kortesiazko esapideek harreman atseginak izaten laguntzen digute, eta hori oso garrantzitsua da gizarte baketsuak lortzeko.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/f9dfc41d8db6403b683640e0866a0fc7.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Hizkuntzak KOMUNIKATU
Hizkuntza gizatalde bateko kideek komunikatzeko erabiltzen duten hitz eta arau multzoa da. Munduan 7 000 hizkuntza daude: batzuek hiztun asko dituzte; beste zenbait, berriz, hiztun gutxikoak dira. Euskal Herriko hizkuntza euskara da.
1 Entzun eta erantzun galderei.
• Non igaro ditu Elenek udako oporrak?
• Nongoak dira Elenek ezagutu dituen lagunak?
• Zer hizkuntza egiten du bakoitzak?
• Nola komunikatzen dira orain?
2 Elenek udako lagunekin hitz egin nahi du. Binaka jarrita, bilatu informazioa eta lagundu Eleneri esapide hauek lagunen hizkuntzetan esaten: euskaraz katalanez frantsesez alemanez gero arte … … … mesedez eskerrik asko maite zaitut … … … bai / ez kaixo
Beste hizkuntza batzuk ezagutzen
Ikasgelan zenbat hizkuntza egiten diren ikertuko dugu:
• Zenbat hizkuntza dakizkizue? Jarri taldeka eta idatzi denen izenak.
Gero, komentatu talde handian, eta idatzi ikasgelako hizkuntza guztien izenak arbelean.
Taldeka jarrita, eztabaidatu: euskaraz egun on
• Non ikasi dituzue hizkuntza horiek? Etxean, eskolan, eskolatik kanpo...
• Zer hizkuntza erabiltzen duzue etxean? Eta lagunartean?
• Ikasi nahi duzue beste hizkuntzarik? Zein?
Azkenik, ikasgelako hizkuntza guztietan egun on nola esaten den ikasiko dugu.
Hizkuntza asko jakiteak aberastu egiten gaitu, eta beste kultura batzuetako pertsonekin harremana izatea errazten digu.
Alfabetoak
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/f157012d0ea6d807fa0fe52c9b11fcc1.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Komunikatu
Alfabetoa hizkuntza bat grafikoki adierazteko erabiltzen dugun zeinu multzoa da. Munduan hainbat alfabeto daude eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/929cccfbcdd0c64b97b8881e09f2aac1.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/456c20806bbb2cdb7790228908b17c52.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/222796728aba526ade5c910a5d8615e2.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/43a7576d78fcab15929007e9ce5b6e71.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
a) Munduko alfabetorik erabiliena da. Letrak ditu eta Erroman asmatu zuten.
b) Silabak adierazten dituzten piktogramez osatuta dago. Goitik behera idazten da.
c) Munduko bigarren alfabetorik erabiliena da. Eskuinetik ezkerrera idazten da.
d) Antzinako Egipton erabiltzen zuten. Hieroglifoz osatuta dago.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/9a8261ee9c63b56a210cca8cd297509d.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
3 Bilatu informazioa alfabeto zirilikoari buruz:
• Non erabiltzen dute alfabeto hori?
• Munduko zer hizkuntza idazten dira zirilikoz?
• Bilatu alfabeto zirilikoa, eta idatzi zure izenabizenak alfabeto horretako letrak erabiliz.
Alfabeto hitza alfabeto grekoko lehen bi letren izenetik dator: alfa eta beta hitzetatik, hain zuzen ere.
Hiztegia
1 Osatu hiztegiaren atalak: gida hitzak , sarrera , adiera a: ... b: ...
Hiztegian hizkuntza bateko hitzak ageri dira, ordena alfabetikoan. Hitz bat hiztegian bilatzeko, hitzaren lehen letra ri begiratuko diogu. Lehen letra bera duten hainbat hitz badaude, bigarren letra ri erreparatuko diogu. Bigarren letrarekin ere gauza bera gertatuz gero, hirugarrenari, etab. Adibidez: kanguru, kas ko, katu, ke men, kir ol… c: ...
Kontuan hartu
Hiztegian:
• Izenak eta izenondoak mugagabean ageri dira: etxe, lore, polit…
• Aditzak partizipioan ageri dira: ikusi, margotu…
2 Bilatu hiztegian basamortu , hiztun eta irribarre hitzak, eta idatzi bakoitzarekin batera ageri diren gida hitzak.
3 Jarri hitz hauek ordena alfabetikoan: abendu , abere, abeltzain , aberats , abantaila , abarka .
4 1-2-4 Nola aurkituko zenituzke hitz hauek hiztegian?: jolasten mendira ikusiko haurrak zaharretik ederraren
Deszifratu hitzak
Idatzi zenbaki bakoitzari alfabetoan dagokion letra. Gero, ordenatu hiru hitzak alfabetikoki.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/70329caebed10db80b45410a64d8593a.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Gogoan hartu!
Hiztegi elebidunak oso baliagarriak dira beste hizkuntzetako hitzak euskaraz nola esaten diren jakiteko, eta alderantziz.