2 minute read
Komunikazioa
1 Erreparatu irudiari eta erantzun galderei.
Nor ari da hitz egiten? Nor ari da entzuten? Zeri buruz ari dira, zure ustez?
Komunikatzea informazioa (ideiak, zirrarak…) trukatzea da. Komunikazioak elementu hauek ditu:
Igorlea: Mezua sortzen eta bidaltzen duena da.
Hartzailea: Mezua jasotzen duena da.
Mezua: Ematen duen informazioa da.
2 Identifikatu igorlea eta hartzailea egoera hauetan: a) Ama telebistako albistegia ikusten ari da. b) Azokara joan zara, barazkiak erostera. c) Nereak gutuna bidali dio Jokini Paristik. d) Andereño Maitek errieta egin die LH 4ko ikasleei. e) Nekanek zer ordu den galdetu dio gizon bati kalean.
3 Asmatu igorleak hartzaileari bidaltzeko moduko mezu bana: a) Udaltzainak gidari bati. b) Medikuak kontsultan dagoen ume bati. c) Entrenatzaileak jokalariei, partida hasi aurretik. d) Ume batek beste bati, film bat ikusi ondoren. e) Dendariak dendara sartu berri den bezeroari.
• Badago komunikaziorik goiko egoeretan?
• Erabiltzen da hitzik? Nola sortzen da komunikazioa?
• Mezu bat hitzez bidaltzeari (ahoz zein idatziz) hitzezko komunikazio esaten zaio.
• Mezua hitzik gabe (keinuak, irudiak eta abar erabiliz) bidaltzea hitzik gabeko komunikazioa da.
5 Ispilua Sailkatu komunikazio egoera hauek: a) Hitzaldia entzutea. b) Begiarekin keinu egitea. c) Suhiltzaileen sirena. d) Egunkaria irakurtzea. e) Ume baten negarra. f) Kanpaihotsa.
Hitzezko komunikazioa Hitzik gabeko komunikazioa
Gorputz-keinuak
munduan
Keinuen esanahia aldatu egiten da munduko leku batetik bestera. Adibidez, hatz lodia gorantz jartzeak ez du gauza bera esan nahi
Euskal Herrian, Grezian eta Australian.
7 bide seinaleak koadernoan, hauek adierazteko:
Ezin da zaborrik bota. Isilik egon behar da.
Zebrabidea erabili behar da.
• Ikertu zer adierazten duen keinu horrek.
• Bilatu munduan zehar esanahi desberdina duten beste keinu batzuk.
Ahozko eta idatzizko literatura
Literatura latinezko littera hitzetik dator; hitz horrek letra esan nahi du. Literatura ahozkoa edo idatzizkoa izan daiteke.
Ahozko literatura: belaunaldiz belaunaldi transmititu da, ahoz. Egile ezezaguna du. Herrikantek, kopla zaharrek… osatzen dute. Horietako asko, gero, idatzi eta bildu egin dira.
1 Erreparatu bi testu hauei eta erantzun galderei:
Hogwartseko tren espresa
Idatzizko literatura: ahozko literaturaren ostean sortu zen. Idazle baten lana izaten da: eleberria, antzerkilanak…
Harryk joan zen urtean hartu zuen lehenengo aldiz
Hogwartseko tren espresa. Zailena bederatzi eta hiru laurdeneko nasara iristea zen.
—Goazen biok batera, minutu bat bakarrik geratzen zaigu —esan zion Ronek.
Biak orgatxoen heldulekuen gainera makurtu, eta langara abiatu ziren, erabakitsu, gero eta abiadura handiagoan.
J. K. Rowling, Harry Potter eta sekretuen ganbera. Elkarlanean (moldatua).
• Nor da A testuaren egilea? Eta B testuarena?
• Noizkoa da B testua, zure ustez?
• Zer dakizu A testuaren istorioari eta idazleari buruz?
Liburutegia arakatzen
Liburutegira joan, eta hainbat hizkuntzatan idatzitako literaturalanak bilatuko ditugu.
• Bilatu beste hizkuntza batzuetan idatzitako bost liburu, eta idatzi haien izenburuak.
• Zer hizkuntzatan daude? Ulertzen duzue zer dioten?
B
Isil-isilik
Isilisilik dago kaia barrenean, ontzi zuri polit bat uraren gainean. Goizeko ordu bietan esnatutzen gara arrantzaleak beti joateko urrutira.
Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik?
Zergatik negar egin?
Herri-kanta
Liburu batzuk itzuli egiten dira, beste hizkuntzetako hiztunek ere ulertu ahal izateko. Era horretan, beste toki batzuetako literaturak ezagutzeko aukera dugu.