1 minute read
Z er ikasi dut?
Lexikoa
1 Ordenatu hitz zerrenda hauek alfabetoaren arabera: mago – makulu – mozorro – mamu – manta begi – begirale –behi – biolin – belaki
Gramatika
7 Erreparatu irudiari, eta identifikatu igorlea , hartzailea eta mezua .
2 Jarri bagoi eta begi hitzen artean dauden hitzak ordena alfabetikoan: beso, banpiro, basurde, bihotz, bainujantzi, babarrun, baratxuri, bakailao, baso.
3 Bilatu hitz hauek hiztegian eta idatzi adierak: luma matrikula kopa
Ortografia
4 Sailkatu hitz hauek: maila kapela oilasko mezu arkatz eguerdi saxofoi saltsa banana
Diptongoa dutenak Diptongorik ez dutenak … …
5 Kopiatu hitz hauek koadernoan eta inguratu diptongoak: sasoi, lauretan, zaindu, oroigarri, aita , euritako.
6 Zuzendu hitz hauek silabatan zatitzean egin diren akatsak: ta u la g a i lur aha ztu ge ra nio gau za z au ri
8 Sailkatu komunikazio egoera hauek: a) Kartel bateko c) Arbitro bat txilibitua iragarkia. jotzen. b) Txalozaparrada. d)Telebistako albistegia. Hitzezkoak Hitzik gabekoak …
9 Azaldu zer adierazten duten honako hauek:
10 Komunikazioegoera hauetan, elementu batek huts egin du. Adierazi zein den: a) Hitzaldia ematera joan zara, baina aretoa hutsik dago. b) Antzokira joan gara, baina antzezleak gaixotu egin dira. c) Bi hiztun hizkuntza desberdinak erabiltzen ari dira.
Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntzarik behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu
Bakea eta justizia
Unitatean zehar ikusi dugunez, elkarbizitza baketsua izateko komunikatzeko modua zaindu behar dugu. Uste duzu hitz eginez konpondu daitezkeela gatazkak? Aukeratu egoera gatazkatsu bat, eta bilatu irtenbide baketsua, elkarrizketaren bidez. Arazo-bilatzailea teknikaren antolatzaile grafikoa lagungarria izan daiteke ideiak antolatzeko.
AZTERTU
Zer gertatu da? Non? Noiz? Zergatik?
Nor dira gatazkaren parte? Zer sentitu nuen?
Eta besteek? Ondo jokatu genuen?
Bakearen hiztegia
ERABAKIAK BALIOESTEA ETA MODU AKTIBOAN PROPOSATZEA
Nire ustez, aukera dago...
Saihesteko, hau egin daiteke: ... Berriz gertatuz gero, komeni da...
Orain, pentsatu bakearekin lotutako hitzekin, eta egin ideia jasa. Hitz garrantzitsuenak hiztegi batean bilduko ditugu. Adibidez: bizikidetza, adiskidetu, elkarlan...
• Aukeratu hitz esanguratsuenak, eta idatzi bakoitza hiztegiko sarrera bat balitz bezala. Zehaztu kategoria gramatikala, esanahia...
• Ordenatu hitz guztiak alfabetoaren arabera, eta osatu hiztegia.
ola ikasi dut?
1 Adierazi unitate honetan zenbat ikasi duzun:
Ezagutzen ditut munduko hizkuntzak eta alfabetoak.
Badakit hiztegia erabiltzen.
Identifikatzen ditut diptongoak.
Badakit komunikazioaren oinarrizko ezaugarriak identifikatzen: igorlea, hartzailea, mezua.
Gai naiz ahozko eta idatzizko literatura bereizteko.
2 Zaila ala erraza izan da unitatea? Idatzi eta arrazoitu.
• Unitateko gauzarik errazena: …
• Unitateko gauzarik zailena: …