3 minute read

2 Goazen etorkizunera!

Next Article
Aditzak

Aditzak

Gure herriak eta hiriak egunero erabiltzen ditugun gauzaz beteta daude: parkeak, eskola, liburutegia, dendak... Eta horiek guztiak aldatzen doaz denborarekin, herritarren beharretara egokitzeko.

Gainera, gero eta argiago dugu planeta zaindu behar dugula; hori dela eta, gure herri eta hirietan azpiegitura moderno eta jasangarriak eraikitzen dira, etorkizunean ingurumena errespetatuz hobeto bizi ahal izateko.

Zer deritzozu?

Nolakoa da bizi zareten herria?

Badago berdegunerik?

Zer da bertatik gehien atsegin duzuena?

Datua

Hirietako biztanleria hazten ari da, eta gune horietako beharrak ere aldatu egin dira: etxebizitzak, zerbitzuak, garraiobideak...

Unitate honetarako…

Helburua Aurrera

Nolakoa izango da zure herria hemendik urte batzuetara?

Etorkizuneko gure herrian girotutako ipuinen bilduma osatuko dugu.

Jarraitu hariari!

Irakurgaia:

Trikimako gorriak

Zer du berezia

Itsasgain hiriak?

Ikasi hitzak

Zuen herriko zer toki ezagutzen dituzue?

Irakurri baino lehen

Zeri erreparatuko diogu testuak irakurri aurretik?

Testu idatziak (I): koherentzia

Zerk ematen die koherentzia testuei?

Ezagutu Hizkuntza

Sinonimoak

Letra larriaren erabilera

Perpausa: ordena eta atalak

Ezagutu Literatura

Narrazioa (I): motak

Irakurgaia

Ibili zara inoiz trikimako gainean? Nola ikusten ote da mundua zeruraino heltzen diren trikimako batzuen gainetik? Irakurri testua eta jakingo duzu.

Trikimako gorriak

Uraren gainean altxatzen zen, dotore-dotore, Itsasgain hiria. Etxeak urpeko zutabe batzuen gainean eraikita zeuden; kaleak errekak ziren, eta etorbideak, berriz, ibai handi eta lasaiak. Biztanleek trikimakoak erabiltzen zituzten busti gabe ibiltzeko. Oreka oneko biztanleen trikimakoek kale-argien luzera zuten; besteak labur-laburrak ziren, eta pixka bat bakarrik irteten ziren uretatik.

Baina trikimakorik luzeenak, alde handiz, Martinenak ziren. Makal gorri handi baten zurez eginda zeuden. Trikimako luze-luzeak izanik, Martin txori eta hodei artean zebilen beti, beste biztanle guztien gainetik.

Urtero bezala, Itsasgaineko Jai Nagusia iritsi zen, neguko gau luzeena ospatzeko eguna, eta biztanle guztiak gaueko ekitaldiaren zain zeuden. Martinek, han goian hara eta hona, ez zuen hiriko zalaparta izugarria entzuten.

—Martin! —deitu zioten.

Baina Martinek ez zituen haurren ahotsak entzuten. Eta bere bideari jarraitu zion, hodei bati begira-begira.

Herritarrak, harro-harro jantzita, trikimakoak argi distiratsuz apaintzen ari ziren, kantaka eta barre-algaraka. Ilunabarrean, Martin bakarbakarrik sentitu zen hodei artean; haizeak eta izarrek ez zuten haren barruko hutsunea betetzen, eta hirira begira jarri zen. Bat-batean, oztaozta makurtuta eta etxeen hormei helduz, beste herritarren pareraino jaitsi zen.

Orduan, jendearen marmarra entzun zuen:

—Zorte txarra da, gero! Zur guztia uretara erori zaigu! Adar lehor bat ere ez daukagu iluntzeko su handia egiteko.

Urte hartan ez zen jairik izango! Martinek lur jota ikusi zituen biztanleak, kale hotzetan zehar etxera burumakur itzultzen.

Baina, halako batean, ke-usaina hartu zuten denek etxean, eta, harrituta, plazara joan ziren. Su handi bat ikusi zuten han! Suaren berotasun leuna, berotasun ezezagun hura, hiriko kale guztietara zabaldu zen. Herritarrak, elkarri eskutik helduta, dantzan hasi ziren trikimakoen gainean.

Dantza gehien Martinek egiten zuen, uretatik pixka bat bakarrik irteten ziren trikimako labur-labur batzuen gainean. Auzotarrak txundituta gelditu ziren! Bere trikimakoen zur ederra erabili zuen Martinek sua pizteko! Suak hirurogeita hamar gau iraun zuen.

Itsasgainen oraindik ere gogoan dituzte trikimako gorri ikusgarri haiek. Eta Martin hiriko biztanlerik ospetsuena izango da beti.

Éryc Puybaret, Trikimako gorriak. Edelvives (moldatua).

Trikimako : zurezko zango luzeak, akuilu-makuluak.

Oreka : lurrera erori gabe ibiltzeko gaitasuna.

Marmar: ahopeko hitzak, batez ere haserrea edo kexa adierazten dutenak.

Burumakur : burua makurturik.

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Non gertatu zen istorioa?

2 Zergatik erabiltzen zituzten trikimakoak biztanleek?

3 Berdinak ziren trikimako guztiak?

Idatzi testuari buruz

4 Zer egiten zuten herritarrek urtero Jai Nagusia prestatzeko?

5 Zergatik ez zuen Martinek hiriko zalaparta entzuten?

6 Pozik sentitzen zen Martin hodei artean? Azaldu.

7 Esan esaldiok egia ala gezurra dioten. Zuzendu eta berridatzi gezurra diotenak: a) Iluntzean herritarrak etxera joan ziren, nekatuta zeudelako. b) Herritarrek ur­usaina hartu zuten etxean zeudela. c) Plazara joan zirenean, sua ikusi zuten. d) Martinek bere trikimakoen zura erabili zuen beste herritar batzuen trikimakoak konpontzeko. e) Herritarrak, eskuak altxatuta, dantzan hasi ziren. f) Ordutik, Martin hiritarrik ospetsuena da.

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

8 Martin, hodei artean, bakar ­ bakarrik sentitu zen. Sentitu zara inoiz horrela? Hitz egin horri buruz ikaskidearekin.

9  Taldeka jarrita, egin zuen herriko jaien zerrenda. Ondoren, azaldu zein den jai bakoitzeko ekitaldi nagusia.

Gure herriko zerbitzuak

Herri batzuk txikiak eta xumeak dira; beste batzuk oso handiak dira, eta ia denetik egoten da haietan. Nolakoa da zuena? Zerbitzu nahikoa dago, ala beste norabait joan behar izaten duzue gauza batzuk eskuratzera? Taldeka, pentsatu honako arlo hauetan zer eskaintza dagoen zuen herrian:

Osasungintza Hezkuntza Merkataritza Kirola

Iruñeko harresia

Oñatiko unibertsitatea

Donostiako katedrala

Irakurri baino lehen KOMUNIKATU

Testu baten izenburu ak, azpititulu ek eta irudi ek informazio garrantzitsua ematen dute. Testua irakurri aurretik, arretaz begiratu behar diogu, zentzua hobeto ulertzeko.

1 Lotu zenbait testuren irudi eta izenburu hauek:

Euskal Herriko mendiak Elikadura orekatua

2 Lotu azpititulu hauek goiko testuen izenburuekin:

Desagertzeko arriskuan dauden animaliak

Nafarroako tontorrik altuenak Gantzik gabeko elikagaiak Asiako elefantea

Frutak eta barazkiak Bizkaiko deiadar­mendiak Hartz zuria

Hiriak gero eta berdeago

Testu honi elementu garrantzitsu batzuk falta zaizkio. Kopiatu eta erantsi izenburua , bi azpititulu eta irudia

Hirietan parkeak, lorategiak eta zuhaitzak izatea oinarrizkoa da herritarrek bizikalitate ona izateko. Izan ere, berdeguneek onura asko dituzte ingurumenerako, gizarterako eta pertsonen osasunerako.

Bi azpititulu

Izenburua Irudia

Zuhaitzek hiriko tenperatura erregulatzen laguntzen dute: udan, freskatu egiten dute; neguan, berriz, etxebizitzak haizetik babesten dituzte. Beste onura bat hiriko aire-kutsadura murriztea da. Hori dela eta, biztanleen osasunerako mesedegarriak dira. Gainera, berdeguneek ongizate-sentsazioa ematen digutela diote adituek. Horrenbestez, hirietan berdegune gehiago behar ditugu; esaterako, teilatu berdeak, lorategi bertikalak, zuhaiztiak kaleetan, belarra eskoletako jolastokietan, parke txikiak han-hemenka... Garrantzitsua da berdeguneak herritarren bizilekuetatik hurbil eta irisgarri egotea, haien eguneroko bizimoduaren parte izan daitezen.

This article is from: