![](https://assets.isu.pub/document-structure/230511134737-f9796973bc2598b6206373da980b2606/v1/586979b552e6a9ecf37f919c406dcda9.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
1 minute read
Testu idatziak (I): koherentzia
Komunikatu
Testu bat koherentea izateko, ordena egokian idatzi behar ditugu ideiak eta gertakariak.
1 Ordenatu paragrafoak, testua koherentea izateko.
Nekaneka eginda, itsasertzera iritsi zen. Belar txikiko zelai batean etzan, eta loak hartu zuen.
Gulliver eta beste bost atera ziren bizirik. Txalupa uretara bota, eta arraun egin zuten lehertu arte.
Ekialdeko Indiara zihoala, Gulliverren belaontzia hondoratu egin zen, harrien aurka talka eginda.
Geroxeago, enbata bortitz batek irauli egin zuen txalupa, eta Gulliverrek igeri egin behar izan zuen.
Laura G. Corella, «Gulliverren bidaiak». 365 ipuin. Susaeta (moldatua).
2 Binaka jarrita, erantsi beste hiru paragrafo Gulliverren istorioari:
1. Zer ikusi zuen esnatu zenean.
2. Zer egin zuen bere burua halako leku batean ikusita.
3. Nola amaitu zen istorioa.
3 Asmatu beste amaiera bat unitatearen hasierako irakurgaiari.