2 minute read
Irakurgaia
Irakurri aurretik
Badakizu zer diren chomak?
Irakurri Guatemalako eleza har hau arretaz, eta miste rioa argituko duzu!
Chomak
Saiak ez dira beti hain itsusiak izan. Ez horixe! Antzina luma oso dotoreak zituzten, eta burua ere kizkurrez beteta zuten; baina, hain tripazainak zirenez, galdu egin zituzten bai luma ederrak, bai kizkurrak.
Elezaharrak dioenez, Uxmal erregeak itzelezko oturuntza antolatu zuen behin jauregian, biziaren jauna zen Hunab Ku jainkoari omenaldia egiteko. Egun hartan, erregeak soineko eta bitxi ikusgarriak jantzi zituen, eta, ezin galantago, terrazara igo zen hiriaren ikuspegi ederrez gozatzera. Halako batean, oturuntza terrazan bertan egitea bururatu zitzaion. Beraz, zerbitzariek dotore-dotore apaindu zuten lekua; zapi zoragarriak eta janari gozoenak jarri zituzten mahaietan. Terrazan dena prest utzita, zerbitzariak gonbidatuen bila joan ziren.
Bien bitartean, saiak –garai hartan chom esaten zieten eta luma politak zituzten– terrazaren gainetik igaro ziren, hegan.
Bat-batean, halako jaki gozoak ikusita, mahaietara jaitsi, eta dendenak jan zituzten.
Erregea, gonbidatuekin itzuli zenean, sutan jarri zen hango hondamena ikusita. Zin egin zuen chomak gogor zigortuko zituela, eta zigor bat pentsatzeko agindu zien apaizei.
Apaizak hausnartzen ari zirela, haietako bat chomei terrazan eroritako luma ederrak batzen hasi zen; lumak erre, eho, eta edabe lodi bat egin zuen.
Apaizek aginduta, zerbitzariek berriz jarri zuten janaria terrazan. Chomak, jaki gozoak ikusita, berehala jaitsi ziren zerutik, urdaila gehiago betetzeko asmoz. Apaizak ezkutaturik zeuden, eta, hegaztiak mahaietan pausatu zirenean, edabe beltza jaurti zieten araoak esaten zituzten bitartean. Apaizetako batek ozen esan zien aurrerantzean hondakinak eta animalia hilak bakarrik jango zituztela.
Ikaratuta, chomek hegoak astindu, eta ihesari eman zioten. Orduan, konturatu ziren luma beltz itsusiak zituztela, eta, kizkur dotoreak galduta, burusoilduta zeudela.
Guatemalako elezaharra.
Gloria Cecilia Díaz, Cuentos y leyendas de América Latina. Anaya (moldatua).
Tripazain: jatun.
Oturuntza: otordu oparoa eta bikaina.
Eho: birrindu, txikitu.
Arao: birao, madarikazio.
Ulermena
Hitz egin testuari buruz a) Elezaharraren protagonistak… b) Nork antolatu zuen oturuntza?
1 Aukeratu erantzun zuzena.
…Guatemalako jainkoak dira.
…Guatemalako erregeerreginak dira.
…saiak dira.
Hunab Kuk jainkoak
Uxmal erregeak
Chomek c) Zer egin zuen erregeak terrazara igo aurretik? d) Nolakoak ziren saiak antzina?
Soineko eta bitxi ikusgarriak jantzi.
Ikuspegi ederrez gozatu.
Zerbitzariei oturuntza antolatzeko esan.
Tripazain itzelak ziren.
Luma dotoreak zituzten, eta burua, kizkurrez beteta.
Hegalari bikainak ziren.
Idatzi testuari buruz
2 Zer egin zuten saiek jaki gozoak ikusi zituztenean?
3 Zer erabaki hartu zuen erregeak halako hondamendia ikusita?
4 Nori eskatu zien erregeak chomen zigorra pentsatzeko?
5 Zertarako erabili zituzten saien lumak apaizek?
6 Saiak mahaietara berriro jaitsi zirenean, zer egin zuten apaizek?
7 Ikaratuta alde egin zutenean, zertaz jabetu ziren saiak?
Hausnartu eta lotu zure munduarekin
8 Benetan gertatu zen elezaharrak kontatzen duena? Binaka jarrita, eztabaidatu.
9 Gonbidatuekin itzuli zenean, erregea sutan jarri zen. Jarri zara zu inoiz sutan?
Zergatik? Zer egiten duzu oso haserre zaudenean?
Ikasi hitzak: munduko biodibertsitatea
• Zer ekosistematakoak dira landare hauek?: mangladia, sastraka, kaktusa, kokondoa, pagoa, palmondoa, haritza, belarra
2 Hona hemen munduko hamar animalia. Bilatu bakoitza non bizi den, eta sailkatu dagokion ekosisteman: muskerra loroa ahatea jirafa basurdea azeria katagorria krokodiloa
Naturarekin harremana duten herriak
gamelua tximua
Munduko hainbat herri naturarekin harreman estuan bizi dira, oso inguru desberdinetan, gainera. Lotu herri hauetako bakoitza dagokion paisaiarekin: tuaregak Saharako basamortua kitxuak Ande mendiak samiak inuitak
Eskandinaviako lurralde hotzak
Artikoko tundra tibetarrak Tibeteko goiordokia
Orain, aukeratu herri horietako bat eta osatu fitxa. Apaindu Interneteko argazki batekin.
• IZENA: …
• BIZITOKIA: …
• HIZKUNTZA: …
• BITXIKERIAK: …