1 minute read
Testu idatziak (II): kohesioa
Komunikatu
Testuak, koherentzia ez ezik, kohesioa ere behar du; hau da, ondo lotuta egon behar du.
Kohesioa lortzeko, lokailu izeneko hitzak erabiltzen ditugu. Mota askotakoak daude:
• Ordena adieraztekoak: lehenik , gero , ondoren , azkenik
• Informazioa gehitzekoak: gainera , halaber …
• Aurkakotasuna adieraztekoak: berriz , ordea , hala ere …
• Azalpenak ematekoak: izan ere , hau da , hots
Duela zenbait mende, Lur planetan askoz jende gutxiago bizi zen orain baino. Naturako baliabideak ustiatzen zituztenean, ez zuten ingurunea gehiegi aldatzen; hau da, baliabide gutxi erabiltzen zituztenez, ingurumenak denbora nahikoa zuen bere onera itzultzeko.
Azken urteetan, ordea, biztanleria ikaragarri hazi da, eta naturako baliabideak kontrolik gabe erabiltzen ditu gizakiak. Halaber, ekosistemetan aldaketa nabarmenak eragiten ditu; esaterako, animalia- eta landare-espezie askoren desagerpena.
Arazo horiei aurre egiteko, lehenik, kausak identifikatu behar ditugu, eta egoeraren diagnostikoa egin. Ondoren, neurriak hartu behar ditugu egoera hobetzeko eta gure planeta ahalik eta gehien babesteko.
Oso gogoko dut natura. Kirola egitea, …, ez. …, inguruak ezagutzeko gogoa dudanez, parte hartuko dut herrian egingo diren natura-jardunaldietan: …, ibilaldia egingo dugu animaliak eta landareak ezagutzeko; …, bizikletan herriari itzulia. …, askaria eta oroigarria emango digute amaieran.
Antonimoak
Antonimoak elkarren aurkako esanahia duten hitzak dira.
1 Ordeztu letra lodiz daudenak antonimoekin.
Jogurt arruntak apal horretan daude. bereziak – osasungarriak – merkeak
– Zetazko oihal hori oso latza da. lodia – kizkurra – leuna
Jaialdia oso aspergarria izan zen. luzea – dibertigarria – tristea
2 Erantsi des eta ez aurrizkiak hitz hauei, eta osatu esaldiak: ezagun afinatuta ohiko
– Musikako irakaslearen gitarra … dago.
– Eskolako zuzendaria … da.
Bihar irakasleek … bilera egingo dute.
3 Osatu taula hitz hauekin: irazeki , azkar, umel , harroputz , itzali , lehor, apal , motel .
Hitza Sinonimoa Antonimoa umil geldo … … piztu … … heze
Antonimo-bikoteen bila
Aurkitu bost antonimo bikote bunbuilo hauetan: