2 minute read
Puntuazio-markak (I)
Komak eta puntu eta komak etenaldiak adierazten dituzte.
Komak ( ,) etenaldi laburra adierazten du. Erabili kasu hauetan:
• Hitzzerrenda bateko elementuak bereizteko: Londres , Brusela , Paris eta Berlin bisitatu ditut
• baina hitzaren aurrean: Laranja gustuko dut , baina nahiago dut anana
• Lokailuak koma artean joaten dira: berriz, ordea, aldiz... Adibidez: Ni Bilbon bizi naiz Marta , aldiz , Donostian
Puntu eta koma k ( ; ) komak baino etenaldi luzeagoa adierazten du. Erabili kasu hauetan:
• Elkarren aurkako ideiak bereizteko: Atzo okela jan nuen ; gaur , arraina
• Nolabaiteko lotura duten perpausen artean: Berandu heldu naiz ; trena aspaldi irten da
1 Nire lehengo eta oraingo iritzia Inguratu komak eta puntu eta komak . Gero, azaldu zergatik erabili den bakoitza.
– Dendan armairua, ohea, aulkiak eta mahaia erosi ditugu.
– Txirrinak jo du; jolasordua amaitu da.
Peruk ile luzea atsegin du; Jonek, aldiz, ile laburra.
Olerkiak maite ditut, baina komikiak ez.
2 Lotu esaldi zatiak puntu eta komak erabiliz.
Gaur hondartzan izan gara mutilak, aldiz, bost dira.
Lehenengo, euskara ikasi nuen bihar, berriz, etxean geldituko gara. Dantzataldean neskak hamabi gara ni, berriz, hiri handi batean.
Kora naturaz inguratuta bizi da gero, gaztelania.
3 Jarri komak eta puntu eta komak.
– Eguraldi ona dago baina etxean geldituko naiz.
Ni pozpozik nago Aitor ordea haserre bizian.
Gorka Leire Xabi eta Udane plazan daude. – Ni ados nago zurekin Ander aldiz ez.
Izena
1 Sailkatu izen hauek, zer izendatzen duten kontuan hartuz: gorbata, izeba , arrosa , belea , katilua , otsoa , musikaria , mitxoleta . Gero, idatzi beste bina adibide.
pertsonak animaliak landareak gauzak
Izen bereziak eta izen arruntak
Izenak pertsonak, animaliak, landareak, gauzak… izendatzeko erabiltzen ditugu. Bi motatakoak izan daitezke:
Izen bereziak: izaki, leku eta gauza zehatzak izendatzen dituzte. Adibidez: Basajaun, Amaia, Paris , Tafalla
Izen arruntak: mota guztietako izakiak, gauzak eta lekuak izendatzen dituzte.
Esaterako: dantzaria, sugea, bitxilorea… heroia idazlea herria ozeanoa filma aktorea
2 Idatzi bi izen berezi izen arrunt bakoitzerako.
3 Bilatu informazioa eta idatzi izen bereziak: a) Europako erdialdean dagoen mendikatea: … b) Bizkaiko eta Arabako mendirik garaiena: … c) Obabakoak liburua idatzi zuen euskal idazlea: … d) Ottawa hiriburu duen herrialdea: …
Lotu irakurgaiko izenak
Lotu irakurgaiko izen arrunt eta berezi hauek: e) Donostian itsasoratzen den ibaia: … f) Disneyren sagu ospetsua: … g) Euskal mitologiako jainkosa: ... h) Argentinako hiriburua: ...
Izen bizidunak eta izen bizigabeak
Izenak bizidunak eta bizigabeak izan daitezke:
Izen bizidunak pertsonak eta animaliak dira: alkatea, neska, lehoia, tximeleta
Izen bizigabeak gainerako gauza guztiak dira: trena, sagarra, alkandora… Landareak, zuhaitzak eta loreak, euskaraz, bizigabeak dira.
4 Kopiatu taula koadernoan eta sailkatu esaldiotako izenak:
– Enekok ohe azpian utzi ditu zapatak.
– Zuek autobusa hartu duzue Bilbora joateko.
– Lorategian arrosak eta krabelinak daude.
– Amak emandako euritakoa galdu dut.
– Basahuntzak haitzetik haitzera saltoka dabiltza.
Junek gogoko du perretxikoak batzea.
Baserritarrak hiru azenario eman dizkio astoari.
Izen bizidunak Izen bizigabeak
5 Osatu esaldiak, parentesi barrukoa kontuan hartuz.
– Sei … (izen arrunta, bizigabea) landatu ditu basozainak.
– Non aurkitu dituzu … (izen arrunta, biziduna)?
… (izen berezia, biziduna) ziztu bizian sartu da trenera.
Gure … (izen arrunta, biziduna) onik heldu dira … (izen berezia, bizigabea).
– ... (izen arrunta, bizigabea) erein ditut balkoiko loreontzietan.
– Nire ... (izen arrunta, biziduna) kontzertu batera joan zen atzo.
1-2-4 Sortu lau izen bizidun, izen bizigabe hauetan sobera dauden silabak erabiliz: