1 minute read
EZAGUTU LITERATURA eai
Narrazioa (II): motak
Ipuinak, alegiak eta elezaharrak narrazio testuak dira. Elezaharrak aspaldiko kontakizunak dira; gertakari bereziak azaltzeko erabiltzen ziren, hala nola munduaren sorrera.
1 Irakurri Euskal Herriko elezahar hau eta erantzun galderei:
Eguzki-lorea
Orain dela milaka urte, ez zen ez Eguzkirik, ez Ilargirik. Gizakiak ilunpetan bizi ziren, izututa. Egun batean, Lurrari laguntza eskatzea erabaki zuten, eta Lurrak izaki argitsu bat sortu zuen: Ilargia.
Hasieran, gizakiak haitzuloetan bizi ziren. Baina berehala ohitu ziren argitan ibiltzen. Lurpeko iratxoak, izakiak eta sorginak ere leizeetatik atera, eta gizakiei eraso egiten hasi ziren.
Hori ikusita, gizakiak berriro joan zitzaizkion Lurrari erreguka. Eta, horrela, Ilargia baino izaki distiratsuagoa sortu zuen: Eguzkia. Eguzkiak eguna egin zuen, eta Ilargiak, gaua. Eguzkia hain argia eta beroa zenez, mamuek eta sorginek ezin izan zuten ohitu, eta gauez bakarrik ibiltzen ziren. Lurrak, orduan, berriz lagundu zien gizakiei. Lore guztiz eder bat sortu zuen, mamuak izutzeko modukoa: eguzki-lorea. Gaur egun ere mamu, gaixotasun eta abarretik babesten ditu gure etxeak.
Toti Martínez de Lezea, Euskal Herriko leiendak. Erein (moldatua).
• Nola bizi ziren gizakiak hasieran?
• Zenbat aldiz lagundu zien Lurrak gizakiei? Nola?
• Zertarako erabiltzen da eguzkilorea gaur egun?
Elezahar-lantegia
Binaka, asmatu gai hauetako bati buruzko elezahar labur bat: