2 minute read
Z er ikasi dut?
Lexikoa
Gramatika
5 Idatzi definizio hauei dagozkien izen arruntak: a) Tabernan edariak zerbitzatzen dituen pertsona : … argal ulerkor jator gizen
1 Hitz hauek nahasita daude. Egin antonimobikoteak: zurbil zakar burugogor koloretsu
2 Erreparatu eta idatzi lau antonimo bikote.
Ortografia
3 Berridatzi esaldiak, komak jarriz.
– Liburuzalea naiz baina kirolzalea ere bai.
Leire Aitor Oier Ane eta Mikel falta dira.
– Gu beti lanean; zu ordea beti lo.
– Zuk herria atsegin duzu; nik aldiz hiria.
– Kalera joan nahi dut baina ikasi egin behar dut.
– Arrosak mitxoletak geranioak eta bitxiloreak erosi ditut.
4 Lotu eta idatzi koadernoan, puntu eta koma erabiliz.
a. Lisboa asko gustatu zait b. Itziarrek antzerkia maite du c. Gaur, musika ikasi dugu b) Itsasoan bizi den animalia erraldoia: … c) Ezkurrak ematen dituen zuhaitza : … d) Janari zatiak ahoratzeko balio duen tresna: …
1. Izarok, ostera, saskibaloia eta igeriketa.
2. Brusela, aldiz, batere ez.
3. bihar, berriz, ingelesa.
6 Idatzi izen arrunt bat izen berezi bakoitzerako: Milan , Aladin , Xabier, Peru , Ebro a) Izen arrunta, biziduna: … b) Izen arrunta, bizigabea: … c) Izen berezia, biziduna: … d) Izen berezia, bizigabea: …
7 Kopiatu esaldiak eta azpimarratu izen bizidunak urdinez eta bizigabeak gorriz.
Irakasleak txokolate zuria nahi du.
– Iratik armiarma ikusi du txakurraren etxolan.
– Intxaurrondoek hosto handiak dituzte.
Arrantzaleak bi arrain ikusi ditu itsasoan.
8 Idatzi mota bakoitzeko hiru adibide.
Komunikazioa
9 Zer adierazten dute keinu hauek? Antzeztu, eta azaldu esanahia: a) Hitz egitean eskuak etengabe marruskatzea. b) Begiak asko irekitzea c) Hasperenka hastea. d) Kokotsa hatzekin igurztea. e) Kopeta zimurtzea.
Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntzarik behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu
Kanpoko espezieak gurean
Irakurri landare espezie inbaditzaileei buruzko albiste hau:
Panpako luma-erratza, banbu japoniarra eta kanabera arrunta gero eta ohikoagoak gurean
Landare exotiko inbaditzaileak asko ugaritu dira, eta kasu askotan, landare autoktonoei aurrea hartzen diete.
Panpako luma-erratza, adibidez, xx. mendearen erdialdean ekarri zuten Europara apaingarri gisa erabiltzeko. Baina 80ko eta 90eko hamarkadetan, lorategietatik ihes egin eta bertakotu egin zen, eta izugarri hedatu da Euskal Herrian.
Zer kalte eragiten dute espezie inbaditzaileek gure ekosistemetan? Zergatik da garrantzitsua espezieak beste lekuetara ez eramatea? Erabili Alderdi guztiak aztertu teknika, horri buruz hausnartzeko.
Irudi-galeria
Orain, Euskal Herrian ditugun espezie inbaditzaileak aukeratuko ditugu, eta haien fitxak osatuko ditugu.
• Esan nongoa den jatorriz, zer ezaugarri dituen, noiz hedatu zen...
• Zer ondorio izan dezakete espezie horiek gure inguruko landareetan?
N ola ikasi dut?
1 Adierazi zertan ibili zaren ondo eta zertan hobetu behar duzun:
• Hitzik gabeko komunikazioa.
• Antonimoak.
• Koma; puntu eta koma.
• Izen motak: arrunta/berezia, biziduna/bizigabea.
• Gero, erantzun galdera hauei:
Ondo ibili zaren edukiei buruz Hobetu behar duzunari buruz
Zergatik ibili zara hain ondo eduki horretan?
Aukeratu ondo ibili zarela frogatzen duen ariketa bat.
Zergatik hobetu behar duzu eduki horretan?
Aukeratu hobetu behar duzula frogatzen duen ariketa bat.