1 minute read
izenlaguna
Adjektiboak izena nolakoa den adierazten duten hitzak dira. Bi motatakoak izan daitezke:
Izenondoak: izenaren atzean jartzen dira. Artikuluak ( -a , - ak ) eta deklinabide-markak hartzen dituzte. Adibidez: txokolate gozoa , etxe dotorea mahai
Izenlagunak: izenaren aurrean jar tzen dira. Izenlagunak sortzeko, -ren (Noren) eta -ko (Nongo) deklinabide-markak erabiltzen dira. Esaterako: herriko jaiak, neskaren betaurrekoak
2 Gurpil logikoa Izen-izenondo hauek nahasita daude; idatzi izenondo bakoitza dagokion izenaren ondoan:
Matematika ikasgai … da.
Suteak kalte … eragin ditu.
– Ixone neska … da.
– Tenperatura … egongo da gaur.
– Itsaso ... iragarri dute biharko.
Indarra emateko, izenondoa errepikatu egiten da. Adibidez: Zapata hauek berriberriak dira.
Narrazioa (III): narratzailea
Mila zortziehun eta ez dakit zenbatga rren urtean, mezu misteriotsu bat heldu zitzaion Baptiste Lizarragari. Gizon ho rren ogibidea besteen gauzak beregana tzea zen; hau da, lapurra zen. Gau har tan, Baionako bitxigilerik aberatsenak bere dendara joateko esan zion. Hotz egiten zuen Baionan, eta ilun zegoen. Bitxigileak, Lizarraga ikusi orduko, atea ireki zion, eta gero kisketaz itxi zuen.
Pako Aristi, Din, dan, don… Kanpailapurrak non? Elkar (moldatua).
Kostatu egin zitzaigun Hego Polotik ate ratzea. Une batzuetan, izotzblokeetan harrapatuta, airerik gabe geratuko gine la pentsatzen genuen; baina, azkenean, azalera atera ginen. Iparralderantz gin doazen, Atlantikoan zehar. Malvina uharteetarantz jarraitu genuen. Apirilaren 3ra arte, ez ginen Patagoniako toki haietatik joan; urpean eta uraren azalean nabigatu genuen.
Jules Verne, Hogei mila legoako bidaia itsaspetik. Anaya/Haritza (moldatua).
Narratzailea istorioa kontatzen duen pertsona da. Bi modutan egin dezake hori:
Lehen pertsonan: narratzailea istorioko pertsonaia bat da.
Hirugarren pertsonan: narratzaileak badaki istorioan zer gertatzen den, baina ez da pertsonaia bat.
2 Zer narratzaile mota dago goiko testuetan?
3 Irakurri berriro unitateko irakurgaia. Pertsona bera dira narratzailea eta protagonista? Arrazoitu, testu zati bat erabiliz.
Asmatu abentura bat
Idatzi lau lerroko abentura labur bat:
• Lehenik, idatzi protagonista bazina bezala: nor zaren, zer gertatu zaizun…
• Gero, berridatzi testua, istoriotik kanpo kontatuko bazenu bezala.
Egunkariak lehen pertsonan idazten dira, idazleak norbere bizipenak eta zirrarak azaltzea delako helburua.