1 minute read

DUDANA ANTOLATU

Next Article
Aditzak

Aditzak

1 Osatu eskema, «Ezagutu hizkuntza» atalean ikasitakoa kontuan hartuz.

Adjektiboa

Izenaren ... jartzen dira. ... eta ... hartzen dituzte.

Izenaren ... jartzen dira. Izenlagunak sortzeko, ... eta ... deklinabide-markak erabiltzen dira.

Baliabide-bankuko «Ikasi dudana antolatu» atalean, orrialde honen bertsio inprimagarria duzu.

Kontsultatu «Ikasteko» eta «Jolastuz ikasi» atalak baliabide-bankuan.

Osatu zure hitz-bilduma

Lotu esapide bakoitza dagokion marrazkiarekin. Gero, idatzi esaldi bana.

Bete-bete

Zer arraio!

Huts egin

Lexikoa

1 Bilatu hiru hitz polisemiko marrazki hauetan; gero, azaldu bakoitzaren bi esanahiak, zure hitzak erabiliz:

Gramatika

6 Irakurri deskribapena, kopiatu izen-izenondo bikoteak eta erantzun: zer lanbide du pertsonaiak?

Itsasora begira gogoratzen dut, txistuka ari zen bitartean; bat­batean, betiko kanta zaharrari ekiten zion. Ahots ozena eta pixka bat latza zuen. Egia esan, arropa lorrinduak eta hizkera arrunta izan arren, ez zuen marinel soilaren itxurarik. Gizon isila zen.

2 Zer hitz polisemikori dagozkio definizio hauek?:

– Zerbaiti buruz hitz egin, ulertarazteko.

– Leku jakin batean agertu.

3 Bilatu hiztegian gutxienez bi esanahi dituen hitz bat, eta idatzi koadernoan.

Ortografia

4 Esan esaldiok egia (E) ala gezurra (G) dioten: a) Gutunen hasieran puntua jarri behar da. b) Bi puntuak zerrenden aurretik idazten dira. c) Etenpuntuak bi puntu dira. d) Testuaren amaieran puntua idazten da.

5 Idatzi baldintza hauek betetzen dituzten esaldiak: a) Gutun baten hasiera, bi puntuak erabiliz. b) Atsegin dituzun janarien zerrenda, bi puntuak, komak eta etenpuntuak erabiliz. c) Gurasoek sarritan esaten dizuten zerbait, bi puntuak eta puntua erabiliz.

7 Berridatzi esaldiak, letra lodiz dauden izenondoen antonimoak erabiliz.

– Gela hotz eta ilun batean sartu ninduten.

– Mutil hori zekena eta goibela da.

– Haize zakarra eta hezea daukagu.

– Film luze eta aspergarri bat ikusi genuen atzo.

8 Berridatzi esaldiak izenlagunak erabiliz, ereduan bezala:

– Europan dauden hainbat hiritan egon naiz. Europako hainbat hiritan egon naiz .

– Elizan dagoen kanpandorrean zikoinak pausatu dira.

– Bihar egingo den txapelketan parte hartuko dut.

– Ikasleek idatzi dituzten ipuinak bildu ditugu.

– Debekatuta dago basoan bizi diren hegaztiak ehizatzea.

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntzarik behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu

Bizitzan zehar aldatu egiten gara, eta askotan hobetu egiten ditugu gure gabeziak. Eta zuk, zertan hobetu nahiko zenuke? Erabili Denbora-bidaiak teknika, eta hausnartu zeure buruari jartzen dizkiozun erronkei buruz.

Denbora-bidaiak

Iragana

Nolakoa nintzen lehen? Zer nuen hobetzeko?

Oraina Nolakoa naiz orain? Zer hobetu dut?

Urte berriko asmoen bilakaera

Etorkizuna

Nolakoa izan nahi dut? Zer aldatu beharko nuke?

Gogoan dituzu 60. orrialdean urte berrirako zehaztu zenituen asmo osasungarriak?

Demagun urte berria hasi dela, eta hilabete batzuk igaro direla dagoeneko. Bete dituzu bizitza osasungarria izateko idatzi zenituen asmoak?

• Pentsatu erantzuna. Gero, azaldu urte berrirako jarri zenuen erronka bete duzun ala ez.

This article is from: