1 minute read
EZAGUTU LITERATURA eai
Olerkiak: errima
Olerkiek musikaltasun berezia dute. Hori, besteak beste, errimari esker lortzen da. Errima bi bertso lerro edo gehiagoren artean dagoen hots-errepikapena da. Olerki batean, errima bakarra edo bat baino gehiago egon daitezke.
Inurria uretan
Igoko luke zuhaitzik altuena baina ez luke pasatuko errekarik txikiena.
Inurri batek eman dit gaur pena.
Urak zeraman errekan behera.
Hankak mugitu arren alde batetik bestera, ezin irten lehorrera. Nik ez dut nahi ikus inurririk uretan, ez malkorik begietan ez penarik bihotzean.
Joxantonio Ormazabal
Itsas paisaiak aztertzen
Orri birakaria Olerki honi errimak falta zaizkio. Binaka jarrita, osatu ahapaldietako hutsuneak, hitz hauek erabiliz:
Labarrera irten nintzen udako eguerdian ...
Margo-pintzelak hartuta neure buruari ...
Zer ote da zailago pintatzen: harkaitzetan aparra ala kaioen ...?
Leial jaso nuen paisaia, mihisean lotuz izadia eta ...
Margolanean uger dabiltza itsas belarrak, itsas ..., baina, nahastean, botila puskak, lata herdoilak, oroigai ...
• Itsasoarekin lotutako zer arazo ageri da olerkiaren azken ahapaldian? Hitz egin binaka, eta esan zer egin behar dugun arazo hori konpontzeko.