3 minute read

Irakurgaia

Next Article
Aditzak

Aditzak

Erreparatu testuaren egiturari. Irakurri atal bakoitzaren azpititulua eta begiratu arretaz irudiei, zeri buruzko testua den jakiteko.

Izaki miresgarriak

Non daude animaliak?

Animaliak asko dira eta leku guztietan daude, ikusten ez baditugu ere. Ez duzu jakingo, baina etxe barruan ere animaliak dituzu. Izan ere, txakurrak edo zaldiak ez ezik, euliak eta eltxoak ere animaliak dira; oso gogaikarriak, gainera. Zizareak, sugandilak, inurriak eta horrelako animaliak ere badira, baita lupa handi batekin bakarrik ikusten direnak ere.

Zer egingo genuke animaliarik gabe?

Animalietatik lortutako gauza asko erabiltzen ditugu egunero. Esaterako, bazenekien jertseak ardien ileaz egiten direla? Zeta artilea baino dotoreagoa da, eta zeta­beldarrek sortzen dute. Zetaz zapiak, blusak, gorbatak eta abar egiten dira.

Eta zure gerrikoa, zure zapatak…? Ziur asko, larruzkoak dira; hau da, behien, ahuntzen eta beste animalia batzuen larruz eginda daude. Gainera, jantzietarako materialak ez ezik, animaliek janariak ere ematen dizkigute; adibidez, haragia, arrautzak, esnea…

Harriak ala izakiak dira?

Munduko itsasorik beroenetan, koralezko uharriak daude. Itsaspeko harresi erraldoien modukoak dira, eta forma eta kolore ikusgarriak dituzte.

Uharrietan ostadarraren kolore guztietako arrain distiratsuak bizi dira. Uharriek harrien antza dute, baina animaliak dira.

Izan ere, uharriak polipo izeneko milaka animaliatxoren eskeletoez osatuta daude. Polipoek kanpotik dute eskeletoa, eta, eskeleto guztiak multzokatuta, urte askoan eta askoan, polipo txikiek uharri handiak eratzen dituzte.

Nola dakigu ez direla harriak?

Harriek ez bezala, polipoek «bizi­funtzioak» betetzen dituzte, gainerako izaki bizidunen moduan:

Elikatu egiten dira, bizitzeko; harriek, berriz, ez dute ezer jaten. Elikatzeari esker, hazi egiten dira, zeure moduan.

Ugaldu egiten dira. Nagusitan, landareek eta animaliek kumeak izaten dituzte. Harri batek, ostera, ezin du kumerik izan.

Azkenik, zaharrak direnean, hil egiten dira.

Geu ere animaliak gara?

Mozorro­jaietan arratoien, pinguinoen, oiloen eta beste hainbat animaliaren mozorroak janzten ditugu. Baina, animalien antza edukitzeko, ez dugu zertan mozorrorik jantzi, geu ere animaliak baikara!

Gure gorputza eta txinpantzeena, esate baterako, nahiko antzekoak dira. Baina haiek ez dira gure modukoak. Txinpantzea ez da inoiz Ilargira joan, ez du inoiz olerkirik idatzi, ez du hautsitako besorik sendatu… Izan ere, gizakiok adimen handiagoa dugu; hau da, pentsatzeko eta arazoak konpontzeko gai gara.

Zeta: zenbait intsekturen larbek egiten duten haria edo oihala.

Beldar: tximeleten eta intsektu batzuen larba.

Uharri: itsas azpiko harria edo harri multzoa.

Abaraska: erleek eztia gordetzeko egiten duten eraikuntza, gelatxo hexagonalez osatua.

Animaliek ere adimena dute, jakina. Adibidez, erleek etxe ikusgarriak eraikitzen dituzte, abaraskak alegia; baina modu berean egiten dituzte beti, eta aurrerantzean ere horrelaxe egingo dituzte. Gauzak egiteko modu horri sen esaten zaio.

Izan ere, animaliak ez bezala, gizakia gai da hausnartzeko, bere kabuz pentsatzeko alegia. Eta gaitasun horri kontzientzia deritzo.

Juan Ignacio Medina eta Félix Moreno, ¡Me encantan los animales!, SM (moldatua).

Ulermena

Hitz egin testuari buruz

1 Zenbat galderari erantzuten dio irakurgaiak?

2 Zein da gai nagusia? Laburbildu esaldi batean.

3 Zeri buruzkoa da atal bakoitza? Lotu.

1. atala Gizakion eta animalien arteko desberdintasunak

2. atala Animaliak ezinbestekoak ditugu

3. atala Nonahi daude animaliak

4. atala Harri­itxurako animaliak

5. atala Animalien bizi­funtzioak

Idatzi testuari buruz

4 Zeinek sortzen du zeta? Zer jantzi egin daiteke material horrekin?

5 Zer dira uharriak? Zeren antza dute?

6 Zer dakizu polipoei buruz?

7 Zein dira gizakion bizi ­ funtzioak?

8 Zertan gara desberdinak gizakiok eta txinpantzeak?

9 Nolakoa da animalien adimena? Eta gizakiona?

Hausnartu eta lotu zure munduarekin

10 Zergatik dute animalia batzuek harri ­ itxura? Jarri binaka eta eztabaidatu.

Kontrolik gabeko ehiza

Gizakiaren eraginez, hainbat animalia ­ espezie galtzeko zorian edo egoera txarrean daude. Elefanteen ehiza, adibidez, arazo bilakatu da. Izan ere, ezkutuko ehiztariek elefante asko ehizatzen dituzte, haien bolizko letagin luzeak eskuratzeko, bolia oso preziatua baita produktu asko ekoizteko.

• Ondo iruditzen zaizu elefanteak ehizatzea bolia lortzeko?

• Animaliak kaltetzen dituzten beste zer adibide bururatzen zaizue? Taldeka jarrita, hausnartu eta hitz egin.

• Zer egin daiteke halakorik ez gertatzeko?

Ikasi hitzak: animalia paregabeak

1 Zer animalia dira? Irakurri definizioak eta idatzi koadernoan.

a) Munduko hegaztirik handiena da, baina ezin du hegan egin: O b) Kolorez aldatzen da eta mihi luzea du: K M L c) Itsasoan bizi den ugaztun erraldoia da: L d) Habiarik egiten ez duen txori kantaria da: U U orkatza marmoka amuarraina gamelua saia tarantula muskerra pottoka hartz zuria

2 Zer dela eta diozu hori?  Binaka jarrita, aukeratu Euskal Herriko animaliak. Arrazoitu erantzuna.

• Non bizi dira aukeratu dituzun animaliak?

3 Erreparatu irudiari, irakurri deskribapena eta asmatu zer animalia den.

Zeelanda Berriko hegazti bitxi hau ez da oso ezaguna gurean. Fruta exotiko berde, garratz eta haziz beteriko baten izena du. Badakizu zer animalia den?

Tokian tokiko espezieak

Iberiar katamotza Iberiar penintsulako espezie endemikoa da. Azken urteetan haren egoerak hobera egin badu ere, desagertzeko arriskuan dago, eta animalia horren 1.365 ale inguru bakarrik daude.

• Bilatu Interneten zer diren endemismoak

• Aukeratu espezie endemiko bat, eta aztertu non bizi den, zenbat ale dauden...

Gogoratu: espezie endemikoak oso garrantzitsuak dira gure planetarentzat, eta bereziki zaindu behar ditugu, galtzeko arrisku handiagoa baitute!

This article is from: