1 minute read
Z er ikasi dut?
Lexikoa
1 Ordenatu alfabetikoki hitz hauek eta azpimarratu aurrizkirik ez dutenak: birsortu , ezgai , berezi, ezkontza, bereganatu, desilusio, berridatzi , desafinatu , desinfektatu , desfile
2 Idatzi hitz hauen antonimoak, aurrizkiak erabiliz: konektatu , behar, atsegin , ikusi . Gero, idatzi esaldi bana.
Ortografia
3 Idatzi definizio bakoitzari dagokion hitza.
a) Guztiz iluna den kolorea: … b) Ekaitzetan hodeietatik sortzen den distira elektrikoa: … c) Apurtu hitzaren sinonimoa: … d) Solido bihurtutako ura: …
4 Osatu hitzak, silaba hauek erabiliz:
7 Osatu esaldiak, honako hau kontuan hartuz:
T = Trinkoa P = Perifrastikoa
– Arrainak itsasoan … (P)
– Ixonek galdera guztien erantzuna … (T).
– Detektibeak misterioak … (P)
– Aspaldiko, Ekaitz! Zer moduz …? (T)
– Idoiak sarrera guztiak … (P)
– Nora … Jon bide horretatik? (T)
8 Osatu esaldiak NOR NORI motako aditzekin, orainaldian eta lehenaldian:
– Zuei marrazkia ez … ondo gelditu.
– Txakurrari ile guztia erori …
– Zeuri ere arkatza ahaztu …?
– Paris guri hiri ederra iruditu …
– Ama haserretu egin … eta errieta egin dit.
– Haiei landareak zimeldu … txu tzi tza txe tse tso txi txa jan ... eran ... poste ... in ... ktu ber ... bi ... bul ... tu sal ... ... i ... ra
9 Erreparatu irudiei eta idatzi esaldiak, NORNORI motako aditzak erabiliz.
5 Osatu esaldiak aurreko ariketako hitzak erabiliz.
– Hainbat gutun jaso behar ditut ...an.
– Ane! Zer duzu? ... txarra daukazu.
– Bero bazara, ... jaka hori.
– Kameleoiak ... guztiak irentsi ditu.
Gramatika
6 Idatzi esaldi bana aditz trinko hauekin: dakizkizue zebilen doaz nenkarren
Erori Gustatu
Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntzarik behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu
Animaliak galzorian
Denon ahotan dago animalia batzuek, hala nola iberiar katamotzak eta itsas dortokak, desagertzeko duten arriskua. Baina badakizu intsektu batzuk ere kinka larrian daudela? Txime letak, mariorratzak, kakalardoak eta erleak, besteak beste, desagertzeko arriskuan daude.
Intsektuak ezinbestekoak dira, landare batetik bestera polena eramaten dutelako, eta horrela sortzen direlako loreak, eta loreetatik, fruituak. Ekoizten ditugun elikagai gehienek intsektu polinizatzaileen beharra dute, eta haien desagerpenak eragin handia izango luke gure elikaduran eta bizi kalitatean.
Zer egin dezakegu horren kontra? Erabili Pentsatu eta binaka jarrita komentatu teknika, arazoarentzat konponbideak proposatzeko.
Babestu beharreko animalien liburuxka
Orain, galzorian dauden animalien fitxak egingo ditugu.
• Taldeka, aukeratu galzorian dagoen animalia bat, eta osatu haren fitxa kartoi mehe batean.
• Guztion fitxak ordena alfabetikoan jarrita, Babestu beharreko animalien liburuxka osatuko dugu.
N ola ikasi dut?
1 Eskatu ikaskide bati zu ebaluatzeko, 1etik 4ra, honako alderdi hauetan:
Eskoletan parte hartu dut.
Zuzen jokatu dut irakaslearekin eta ikaskideekin.
Ozen irakurtzen dut, intonazio eta abiadura egokia erabiliz.
Talde-lanean ondo aritu naiz.
• Ados zaude ikaskideak egindako ebaluazioarekin?
• Uste duzu zerbaitetan hobetu behar duzula? Idatzi konpromiso bat, gutxienez.