1 minute read

Liburuei buruz mintzatu KOMUNIKATU

Next Article
Aditzak

Aditzak

Liburu bati buruz mintzatzean , aditzera emango dugu: zein diren liburuaren izenburua eta egilea, zer motatako liburua den (eleberria, komikia…) eta zer argumentu duen. Gure iritzia ere azalduko dugu.

1  Entzun arretaz eta esan esaldi bakoitza zer libururi dagokion.

Gregorio Katarrino A Nemesioren elefantea B

Paularen seigarren atzamarra C

A B C

Pertsonaia nagusiari, jaiotzean, zerbait berezia gertatu zitzaion.

Herri batean izandako gertakari bat kontatzen du.

Protagonistak ispiluaren beste aldera egiten du jauzi.

Ertzainek laguntza eskatu dute arazoa konpontzeko.

Protagonistak ahalmen harrigarri bat du.

Tximino bihurtzen da protagonista.

2  Nor da liburu bakoitzaren idazlea? Bilatu idazle bakoitzaren beste lan bat.

3 Hiru liburu horiei buruz zer dakizun kontuan hartuz, zein irakurriko zenuke? Zergatik? Jarri binaka eta kontatu elkarri.

Irakurle-kluba

Gogoratu atsegin duzun libururen bat, eta mintzatu hari buruz, beheko gidoiaren laguntzaz. Aukera baduzu, ekarri liburua ikasgelara, ikaskideren batek irakurri nahi izanez gero hari uzteko.

- Izenburua: ...

- Egilea: ...

- Ilustrazioak: ...

- Istorioaren laburpena: ...

- Iritzia: ...

• Ikaskideek aurkeztu dituzten liburuetatik, zein nahiko zenuke irakurri? Zergatik?

Gogoan hartu!

Badago zure antzeko zaletasunik duen ikaskiderik? Ziur elkar hobeto ezagutzeko balioko dizuela ariketak.

Laburpena

Komunikatu

Laburtzea testu baten ideia nagusiak labur­ labur biltzea da. Laburpena egiteko, ideia nagusiak azpimarratzea komeni da.

Kiboko hipopotamoa

Orain dela urte asko, Oihaneko Jaunak animaliak sortu, eta han-hemen banatu zituen, nork bere tokia izan zezan. Horrela, gorilak haran epeletara bidali zituen; bufaloak eta tximinoak, basoetara; antilopeak eta ostrukak, lautadetara, eta Kiboko hipopotamoa, sabana eta larredietara, elefantearekin eta errinozeroarekin batera.

Baina han ibilaldi luzeak egin behar izaten ziren, Eguzki kiskalgarriaren azpian, euriak bustiriko landare berdeak ahoratzeko. Laster, eltxoen ziztadek saltxitxa baten moduan puztu zuten Kibokoren gorputza, eta Eguzkiak erre-erre egin zion arrosakoloreko azal guztia.

Egun batean, Kibokok ibaietara bidaltzeko eskatu zion Oihaneko Jaunari, gorputza behar bezala freskatzeko. Oihaneko Jaunak baietz esan zion; baina, jakina, ibaietako arrainik ez jatekotan. Kibokok, beraz, hitza eman zion gauero aterako zela larredietara bazkatzera.

Oihaneko Jaunak, orduan, ibai eta aintziretara bidali zuen hipopotamoa. Eta Kibokok hitza bete, eta harrezkero gauero ateratzen da bazkatzera.

Antton Irusta, Munduari itzulia 18 ipuinetan. Elkar (moldatua).

Liburuei esker, beste leku eta garai batzuetan gertatzen diren abentura zoragarriak bizitzeko aukera dugu.

This article is from: