1 minute read
Z er ikasi dut?
Lexikoa
1 Bereizi hitz elkartu hauek eta idatzi definizioak, ereduan bezala: idazmakina asmaezin artalde biltoki jostorratz
Hitz elkartuak Hitz bakunak Esanahia eskulan esku + lan Eskuz egindako lana.
2 Sortu hitz elkartuak hitz bakun hauekin: solastu itsaso txerri heldu korta kide muga ertz a) Itsasotik hurbil dagoen lurra: … b) Lasterketa bukatzen den lekua: … c) Elkarrizketa batean parte hartzen duena: … d) Txerrien ukuilua: …
3 Lotu aurreko ariketako hitz bakoitza bere definizioarekin.
Ortografia
4 Aukeratu hitz egokia kasu bakoitzean.
– Nire katua arra/harra da.
– Kilo bat ur/hur jan dugu.
– Zorionak! Ariketa guztiak ondo/hondo egin dituzu.
– Kaixo! Eskolako zuzendaria naiz/nahiz
– Aizu, Mikel, zertan hari/ari zara?
– Hontza/ontza ikusi dugu Gorkaren teilatupean.
5 Idatzi hitz hauen antonimoak: busti, bero, txiki , apala .
6 Ordenatu letrak eta idatzi bost hitz: itohu , theoke, urhuz , eohrb, ihara
Gramatika
7 Aukeratu aditz egokiak.
– Nik gurasoak asko maite dut / ditut
– Irakasleek ni zoriondu egin nau / naute
– Detektibeak pista guztiak arakatu du / ditu.
– Zuk irakaslea tabernan ikusi duzu / zaitu .
8 Berridatzi esaldiok lehenaldian:
– Postariak amonaren postala ekarri du.
– Ibonek zu motorrean ekarri zaitu.
– Ikasleek ez dituzte ariketak ulertu.
– Plazan ikusi zaitugu, lagunekin jolasean.
9 Osatu esaldiak NORNORK motako aditzekin.
– Bermeoko arrantzaleek …
– Nik alkandora …
– Iaz Xabik …
– Zuek beti …
Komunikazioa
10 Laburtu gehiago liburu honen laburpena: Hamaika urteko neska da Atxu. Urtero bezala, aitonaren baserrian igaroko ditu oporrak, kostaldean, Manu lehengusuarekin. Aurten, Laiterdi pirataren kontuak ezagutuko dituzte. Altxorraren berri izan orduko, misterioa nagusituko da egunero, eta bi lehengusuak ikerketan murgilduko dira. Atxuk oporretako lehen egunean erositako koadernoan idatziko ditu guztiak.
Aizpea Goenaga, Lauterdi pirataren altxorra. Txalaparta.
Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela: erantzuna badakizu laguntzarik behar izan baduzu erantzuna jakin ez baduzu
Denok irakurtzera!
Irakurzaletasuna gauza ederra dela ikusi dugu unitatean zehar. Baina, badakizu zergatik den garrantzitsua irakurtzea? Txandaka, erantzun galderari arbelean, eta eman zure erantzuna defendatzeko argudioak. Zer dela eta diozu hori? teknika erabiliko dugu horretarako. Hona hemen erantzun posible bat:
Zergatik da garrantzitsua irakurtzea?
Kartel-lantegia
Liburuak irakurriz gauza asko ikasten direlako.
Zer dela eta diozu hori?
Izebak oparitu zidan liburuari esker dinosauroei buruz gauza asko ikasi ditudalako.
Orain, aukeratu gehien gustatu zaizkizuen erantzunak, eta idatzi kartoi meheetan. Apaindu kartelak gogoko dituzuen liburuen azalen irudiekin, idazleen aipuekin...
Jarri kartelak ikasgelan eta korridoreetan, ikaskideei eta eskolako jende guztiari gogorarazteko zergatik den garrantzitsua irakurtzea
N ola ikasi dut?
1 Pentsatu zernolako lana egin duzun bigarren hiruhilekoan. Adierazi zertan hobetu duzun eta zertan ez, eta arrazoitu.
Hobetu dut Ez dut hobetu Zergatik?
Hitz egiten dudanean, argi azaltzen ditut ideiak.
Errespetatzen ditut ikaskideen iritziak.
Ondo antolatzen dut lana eta ikasteko denbora.
Egiten ditut etxerako lanak.
2 Aurreko ariketako erantzunak kontuan hartuz, idatzi koadernoan hiru konpromiso edo gehiago, hirugarren hiruhilekoan hobetzeko. Gero, sinatu.