2 minute read
Ikasi hitzak: teknologia sukaldean
1 Mota guztietako asmakizunak egin dira sukaldaritza hobetzeko eta errazteko. Hona hemen gure sukaldeetan ohikoak bihurtu diren zenbait. Lotu bakoitza bere definizioarekin.
Sukaldeko tresneria asko aldatu da azken mende eta urteetan. Asmakizun batzuek asko errazten dizkigute oinarrizko lanak. a b
1. Kazola hermetikoa da, elikagaiak ohiko eltzeetan baino hiruzpalau aldiz azkarrago egosteko gai dena, barruan presio handia eta tenperatura altuak mantenduz.
2. Elikagaiak erraz irabiatzeko eta saltsak egiteko balio duen etxetresna elektrikoa da.
3. Uraza garbitu ondoren, haren hostoetan geratzen den ura erraz eta segundo gutxitan kentzen duen tresna da.
4. Ura oso denbora gutxian irakiten jartzen duen gailu elektrikoa da.
2 Binaka jarrita, jolastu zer asmakizun den asmatzen.
– Batek asmakizun bat deskribatuko du, haren izena aipatu gabe.
– Besteak bai/ez motako galderak egingo ditu.
Berrikuntza sukaldean
Orain, zeuek izango zarete asmatzaileak. Taldeka jarrita, pentsatu zer izango litzatekeen lagungarria sukaldeko lanen bat errazago egiteko. Sortu asmakizun bat eta osatu fitxa.
Eztabaida KOMUNIKATU
Eztabaid etan, parte-hartzaileek txanda ka hitz egiten dute, gai bati buruzko iritzia emateko. Moderatzaileak eztabaida gidatzen du. Eztabaidak oso ohikoak dira telebista n eta irrati an.
1 Entzun arretaz eta erantzun galderei.
• Non egin da eztabaida?
• Zein da gaia?
• Zer proposatu du Mikelek? Eta Irenek?
• Zer argudio erabili du bakoitzak?
• Zer esaldi erabili du aurkezleak eztabaidari hasiera emateko? Eta amaiera emateko?
2 Binaka jarrita, komentatu eztabaida. Zein da zuen iritzia? Zer partehartzailek konbentzitu zaituzte?
Gogoratu
Eztabaidetan, partehartzaile guztien iritziak errespetatu behar dira.
Zer iritzi duzu?
Hiruko taldetan jarrita, gai hauetako bati buruz zer iritzi duzuen kontatuko diezue elkarri:
Etxean egindako janaria ala aurrez prestatua?
Barazkiak dendan erosi eta zuk zeuk landatu?
Sardexkarekin ala txinatar makilekin jan?
Elikagaiak mikrouhin-labean ala sutan berotu?
• Hiruron artean lau gaietako bat aukeratuko duzue, eta bakoitzak zer iritzi duen pentsatuko du minutu batzuez.
• Txandaka, bakoitzak zer iritzi duen azalduko du.
• Besteen iritziak entzundakoan, haiek esandakoarekin ados ez bagaude, aurkako argudio bat emango dugu.
Argudiatzea gai bati buruzko arrazoiak ematea da, beste pertsona batzuk konbentzitzeko. Argudio-testu etan, gai baten inguruko arrazoiak ematen dira. Horrelako testuek egitura hau dute:
Sarrera: gaia aurkezten da.
Garapena: gaiari buruzko aldeko edo aurkako ideiak azaltzen dira.
Ondorioa: testua laburbiltzen duen esaldiren bat azaltzen da.
Sukaldeko robotak: bai ala ez?
Azken urteotako aurrerapenek asko erraztu dute lanak egitea. Sukaldean ere aurrerapen handiak egin dira, eta gaur egun, ia automatikoki prestatu daiteke janaria, sukaldeko roboten bidez. Baina, merezi du tresna horiek erostea?
Alde batetik, ulertzen dut sukaldeko lan batzuk errazago eta esfortzu gutxiagorekin egiteko aukera ematen dutela: barazkiak txikitu, oreak nahastu... Gainera, denbora aurrezten dugu! Beste alde batetik, alde txarrak ere ikusten dizkiot. Izan ere, tramankulu handiak dira, eta etxea bestela ere trastez beteta daukagu. Gauza gutxiagorekin ere berdin-berdin moldatuko ginatekeela pentsatzen dut. Azkenik, prezioari ere begiratu behar zaio. Izan ere, oso garestiak dira. Pentsa zenbat elikagai osasungarri eros daitezkeen tresna horietako baten prezioan!
Hortaz, norberak erabaki dezala zer komeni zaion. Lekua eta dirua sobera duenarentzat ederra asmakizuna. Besteok eskuak nekatu beharko ditugu otorduak prestatzeko!
• Zeri buruzkoa da testua?
• Zer argudio eman du Goizanek?
• Zer esaldik laburbiltzen du testua?
2 Demagun nahiago duzula modu tradizionalean kozinatu. Zerrendatu horren aldeko argu dioak koadernoan eta azaldu ikaskideari.