1 minute read
Margolanak deskribatu
Komunikatu
Deskribatzea gauzak nolakoak diren azaltzea da. Margolanak deskribatzeko, oso erabilgarria da fitxak egitea. Horietan hau jasoko dugu: artelanaren izenburua, egilearen izena, deskribapen labur bat eta iritzia
• Izenburua: Emakumea eserita.
• Egilea: Maria Blanchard.
• Estiloa: Kubismoa.
• Deskribapena: Margolanean jostun bat ageri da, oihalbiribilki bat esku artean duela. Alboan, saski bat dago, mahai baten gainean. Barrualdeko eszena da, nahiko iluna, eta ez du espazioaren sakonera erakusten. Forma geometrikoen erabilera nabarmena da, eta formetako asko sinplifikatuta daude, hala nola soinekoa, eskuak eta oihalak. Egileak kolorepaleta iluna erabili du.
• Iritzia: Margolan goibela eta serioa da, eta tristura eta nahigabea islatzen ditu, egileak garai hartan bizitako une zailen eraginagatik. Zalantzarik gabe, artelan bikaina da.
•
•
•
•
•
Emakumeak gizonak baino gehiago dira artearekin lotutako goi-mailako ikasketetan; hala ere, gizon artistek ospe handiagoa dute.