1 minute read
Eremu semantikoa eta familia lexikoa
• Eremu semantikoa: esanahiaren aldetik lotura duten hitzen multzoa da. Adibidez, margolari, eskultura, artelan eta museo hitzak arte aren eremu semantikoari dagozkio.
• Familia lexikoa: hitz batek eta haren eratorriek osatzen dute.
Esaterako: ikusle , ikuskizun eta ikusmen hitzak ikusi hitzaren familiakoak dira.
1 Ideia-jasa Binaka jarrita, pentsatu eta idatzi museo hitzaren eremu semantikoko sei hitz.
2 Adierazi zein diren hitz multzo hauen eremu semantikoak, eta erantsi hitz bana: planeta, asteroidea, izarra, zulo beltza bihurkina, mailua, torlojua, aliketak triangelua, karratua, erronboa, laukizuzena
3 Sailkatu hitz hauek, familia lexikoaren arabera: lurperatu , jokaera , iluntze, lurrikara , jokalari , lurtar, ilunpe, jokatu , iluntasun .
4 Osatu esaldiak kirol hitzaren familia lexikoko hitzekin.
Herriko … hainbat ikastaro daude.
– Puntako … lehiatuko dira Olinpiar Jokoetan.
– Nire lehengusina Maddi … amorratua da.
Aurkitu eremu semantikoak
Zer adierazten dute marrazkitxo hauek? Zer eremu semantikori dagozkio?: