www . guggenheim - bilbao . eus
Subdirección de Amigos del Museo Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944 359 012 - 944 359 080 Síguenos en:
m u s e o a r e n l a g u n a k
Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak
Giorgio Morandi, Natura hila (Natura morta), 1956. Olio-pintura mihise gainean, 35,8 × 35,4 cm. Istituzione Bologna Musei | Museo Morandi. © Giorgio Morandi, vegap, Bilbo, 2019
2019ko apirilak 12–urriak 6 komisariotza: petra joos, giovanni casini-rekin lankidetzan, eta vivien greene-n aholkularitzarekin 305, 306 eta 307 aretoak Boloniako Arte Ederren Akademian ikasten ari zenean jada, Giorgio Morandik grabatuan eta paisaien eta natura hilen margolanetan jarri zuen arreta; hain zuzen ere genero horiek nagusitu ziren aurrerago haren ekoizpenean. Nahiz eta hasieran maisu italiarren (esaterako, Giotto, Uccello eta Masaccio) eta, ondoren, Cézanneren, kubismoaren eta futurismoaren eraginpean egon, haren lana norabide metafisikoa hartzen joan zen. 1920tik aurrera, objektuen (botilak, edalontziak edo kutxak) eta paisaien errealitatea ikertzen aritu zen, eta funtsezko soiltasunera murriztu zuen. Haren pintura batik bat figuratiboa izan zen, eta intentsitate, edertasun eta atenporalitate paregabeak dituelako bereizten da xx. mendeko gainerako arte piktorikotik. Morandiren natura hilak eguneroko objektuetan oinarrituta daude; oso pertsonalak dira konposizioari, kromatismoari eta argiari dagokienez, eta muturreraino eramaten dute artistak purutasunerako, kontzentraziorako eta esentzialismorako duen grina. Morandik
berak esan zuenez, “mundu osoan zehar bidaiatu dezake batek, deus ikusi gabe. Ezagutza eskuratzeko ez da beharrezkoa gauza asko ikustea, ikusten den horri izugarrizko arretaz begiratzea baizik”. Erakusketa honek Giorgio Morandiren obrari begiratzeko beste modu bat proposatzen du, orain arte baliatu gabeko ikuspegi batetik; horretarako, artistaren obran hainbat eskolatako maisuek izandako eragina analizatzen du: eskola espainiarrekoak (Grecoa), boloniarrekoak (Jacopo Bassano, Giuseppe Crespi) eta frantsesekoak (Jean-Baptiste Siméon Chardin), xvi., xvii. eta xviii. mendekoak hurrenez hurren. Babeslea
25 SARRERAREN ZOZKETA
Begiratu hemen (www.guggenheim-bilbao.eu/community) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inauguraziokoktelera joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez.