Boletina apirila abuztua 1

Page 1

museoaren lagunak

Pablo Picasso, Le Moulin de la Galette, 1900eko udazkena. Olio-pintura mihise gainean, 88,2 x 115,5 cm. Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Thannhauser Bilduma, Dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.3. © Sucesión Pablo Picasso, vegap, Madril, 2016

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945 2016ko apirilak 22–urriak 23 aretoak: 305–307 • komisarioa: lauren hinkson Paris abangoardiaren hiriburua zen xx. mendearen hasieran. Mundu osoko artistak joan ziren Argiaren Hirira bizitzera, eta bertan, arte- eta literatura-forma berriak sortu zituzten, eta hiriko bizitza erabat eraldatzen ari zen garapen ekonomiko, sozial eta teknologiko azkarrari erantzun zioten. Parisen Picassok eta Braquek pinturaren arauak goitik behera aldatu zituzten, Delaunayk kolore-ikuspegi atseginak konposatu zituen, Kandinskyk abstrakzioan bide berriak zabaldu zituen eta Brancusik eskulturak espazioan aurkezteko modua birplanteatu zuen. Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945 sorkuntza oparoko aldi horretatik ibilbide zirraragarria da, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en funtsen bidezkoa.

25 GONBIDAPEN BIKOITZEN ZOZKETA HIRIKO IKUSPEGIAK: PARISKO ESKOLA, 1900–1945 KOKTELERA ETORTZEKO Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/Museoaren Lagunak/Gune pribatua) erakusketa honetako koktelera etortzeko irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.