w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s
Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 35 90 12 - 944 35 90 80 Jarrai gaitzazu:
museoaren lagunak
Pirodaktiloa New York gainean (Pirodactyl over New York), 1962. Pintura, igeltsua eta askotariko objektuak zurezko bi ohol gainean, 249,9 × 309,9 × 29,8 cm. Guggenheim Abu Dhabi. CR.349 © Niki Charitable Art Foudation, Santee, AEB. Argazkia: © André Morain, eskaintza: Niki Charitable Art Foundation eta Galerie G.-P. & N. Vallois, Paris
Niki de Saint Phalle 2015eko otsailak 27–ekainak 11 hirugarren solairua
Niki de Saint Phalle (1930–2002) xx. mendeko bigarren erdialdeko artistarik gailenetakoa izan zen. Frantziar-estatubatuar artista New Yorkeko goi-klaseko gizarte-kode estuen arabera hezi bazuten ere, berarentzat idatzitako gidoia alde batera utzi zuen, munduaren ikuspegi bereziak, errebelatzeko nahiak eta sormen handiak bultzatuta. Artista feminista, erradikal eta politiko gisa definitu dute. 1960ko hamarkadan, Parisen, Errealista Berrien taldera batu zitzaion Tiro-margolanak egin zituenean. Ordutik, haren irudia sendotzeko komunikabideak erabiltzen ikasi zuen, Andy Warholek bezala. Haren ibilbidean aipatzekoak dira arte publiko lan ugariak, tartean, Toscanako Tarotaren lorategia eta Parisko Stravinsky iturria. Horrez gain, zinema esperimentala eta balleterako eszenografiak egin
zituen, baina publikoarentzat bereziki ezaguna izan zen Nana erraldoiengatik; eskultura handi horiek emakumearen irudia artean eraldatu baitzuten. Guggenheim Bilbao Museoak eta Réunion des Musées Nationaux – Grand Palais-ek antolatutako erakusketa Niki Charitable Art Foundation-ekin lankidetzan
25 gonbidapen bikoitzen zozketa Niki de Saint Phalle-n koktelera etortzeko Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/Museoaren Lagunak/Gune pribatua) 25 irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena. laguntzaileak: