Boletina ots mar 2019 1

Page 1

www . guggenheim - bilbao . eus

Subdirección de Amigos del Museo Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944 359 012 - 944 359 080 Síguenos en:

m u s e o a r e n l a g u n a k

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

Jenny Holzer Morea (Purple), 2008 Testua: AEBetako gobernu-dokumentuak © 2019 Jenny Holzer, member Artists Rights Society (ARS), NY/ VEGAP.

2019ko martxoak 22–irailak 9 komisarioa : petra joos , artistarekin elkarlanean aretoak: bigarren solairua eta kanpoaldea Berrogei urteko ibilbidean, Jenny Holzer artista estatubatuarrak leku publikoetan nahiz nazioarteko erakusketetan aurkeztu ditu bere ideia, argudio eta nahigabe garratzak; hala nola, Veneziako Bienalean, Solomon R. Guggenheim Museum-en eta Louvre Abu Dhabi-n. Testua du adierazpide, kamiseta batean, xafla batean nahiz errotulu elektroniko batean idatzita egon. Artistaren arte-ekoizpenak ezjakintasunari eta biolentziari egin die aurre umorea, adeitasuna eta ausardia baliatuta: 1970eko hamarkadan hasi zen New Yorken poster-sail bat ipintzen, eta paisaiaren eta arkitekturaren gaineko argiproiekzioak egiteraino jarraitu du lanean. Orain arte bere lanari eskainitako ikuspegirik zabalena bilduko du erakusketak, eta Frank Gehryren arkitektura goraipatuko du artistak beren-beregi espazio horietarako moldatutako instalazioekin. Bertan izango diren lanen artean, honakoak daude: Truismo (Truisms) eta Saiakera supiztaileak (Inflammatory Essays) delako posterrak, testua bost hizkuntzatan hartuko dutenak; brontze urtuzko plakak, eta metalezko seinale esmaltatuak, Jenny Holzerrek kaleko artean izandako hastapenei erreferentzia egiten dietenak; horiekin batera, harrizko banku eta sarkofagoak inskripzio zizelkatuekin

ere hartuko ditu erakusketak. Artistaren artxibategiko marrazki, objektu eta oroitzapenek osatuko dituzte lan goiztiar horiek. Publikoki plazaratu diren AEBetako gobernudokumentuen gaineko pinturek azaltzen dute Holzerren erantzuna, I-11ko gertakarien ostean bertako gobernuak informazioa idatzi eta zabaltzeko moduaren aurrean. Erakusketarako berariaz sortutako muntaia robotizatu berriak ere izango dira aretoetan, testua argialdika edo alde batetik bestera igarotzen da errotulu elektronikoetatik; batzuetan giza hezurrez osatutako eskultura-instalazioak argiztatzen dituzte. Halaber, Holzerren praktikan eragina izan duten artisten paperezko nahiz eskulturazko lanen hautaketa bat ere hartuko du erakusketak; besteak beste, Louise Bourgeois, Paul Thek, Kiki Smith, Lee Lozano eta Nancy Spero artisten obrak. Babeslea:

INAUGURAZIORA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA

Begiratu hemen (www.guggenheim-bilbao.eu/community) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inauguraziokoktelera joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-koktelera joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.