www . guggenheim - bilbao . eus
Subdirección de Amigos del Museo Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944 359 012 - 944 359 080 Síguenos en:
m u seoaren l a g u n a k
Henri Michaux: beste aldea
Michaux Titulurik gabea, 1981 Akrilikoa, Txinako tinta eta arkatza paper gainean 500 x 650 mm Bilduma pribatua © Archives Henri Michaux, vegap, Bilbo, 2018
2018ko otsailak 2–maiatzak 13 305, 306 eta 307 aretoak komisarioa : manuel cirauqui Henri Michaux-ren (Namur, Belgika, 1899–Paris, Frantzia, 1984) sei hamarkadetako lan bisualaren aparteko berrikuspen gisa planteatzen da erakusketa hau; xx. mendeko arte eta literaturako pertsonaia sailkaezina, Francis Bacon edo Asger Jorn bezalako artista handientzako kultuzko erreferente izan da. Michauxk 1920 eta 1930eko hamarkadetan marrazki eta gouachearekin egindako lehen esperimentuetatik abiatuta, artistaren esperimentazio-etapa anitzak aztertzen ditu erakusketa honek, 1980ko hamarkada hasierako mihise gaineko azken obretara iritsi arte. Parisko Michaux Artxibategiekin elkarlan estuan antolatua, 200 obra baino gehiago biltzen ditu erakusketak, horien artean paper gainean egindako lan argitaragabeak eta artxiboko material andana, bilduma publiko eta pribatu garrantzitsuetako funtsekin batera. Henri Michaux: beste aldea da Guggenheim instituzio batek autore horren obrari buruz egiten duen lehen erakusketa garrantzitsua, 1978an New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko atzera begirako erakusketa antolatu zenetik.
HITZALDIA: JULIÁN DE AJURIAGUERRA ETA HENRI MICHAUX 22, osteguna , 18:30 Joseba Mikel Aguirre Oarrek, Julián de Ajuriaguerraren ikasle izandakoak, psikiatra bilbotarraren eta Henri Michaux artista eta poeta frantziarraren arteko harremanaz hitz egingo du. Ajuriaguerrak Michauxi lagundu zion meskalina modu kontrolatuan hartzeko saioetan; ondoren, Michauxk horri buruz idatzi zuen Michauxek Misérable miracle liburuan. otsailak
tokia : Entzungela
sarrerak : doan; txarteldegian eta webgunean
eskura daitezke
INAUGURAZIORA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu hemen www.guggenheim-bilbao.eus (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-ekitaldira joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez.