Boletina ots18 1

Page 1

www . guggenheim - bilbao . eus

Subdirección de Amigos del Museo Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944 359 012 - 944 359 080 Síguenos en:

m u seoaren l a g u n a k

Henri Michaux: beste aldea

Michaux Titulurik gabea, 1981 Akrilikoa, Txinako tinta eta arkatza paper gainean 500 x 650 mm Bilduma pribatua © Archives Henri Michaux, vegap, Bilbo, 2018

2018ko otsailak 2–maiatzak 13 305, 306 eta 307 aretoak komisarioa : manuel cirauqui Henri Michaux-ren (Namur, Belgika, 1899–Paris, Frantzia, 1984) sei hamarkadetako lan bisualaren aparteko berrikuspen gisa planteatzen da erakusketa hau; xx. mendeko arte eta literaturako pertsonaia sailkaezina, Francis Bacon edo Asger Jorn bezalako artista handientzako kultuzko erreferente izan da. Michauxk 1920 eta 1930eko hamarkadetan marrazki eta gouachearekin egindako lehen esperimentuetatik abiatuta, artistaren esperimentazio-etapa anitzak aztertzen ditu erakusketa honek, 1980ko hamarkada hasierako mihise gaineko azken obretara iritsi arte. Parisko Michaux Artxibategiekin elkarlan estuan antolatua, 200 obra baino gehiago biltzen ditu erakusketak, horien artean paper gainean egindako lan argitaragabeak eta artxiboko material andana, bilduma publiko eta pribatu garrantzitsuetako funtsekin batera. Henri Michaux: beste aldea da Guggenheim instituzio batek autore horren obrari buruz egiten duen lehen erakusketa garrantzitsua, 1978an New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko atzera begirako erakusketa antolatu zenetik.

HITZALDIA: JULIÁN DE AJURIAGUERRA ETA HENRI MICHAUX 22, osteguna , 18:30 Joseba Mikel Aguirre Oarrek, Julián de Ajuriaguerraren ikasle izandakoak, psikiatra bilbotarraren eta Henri Michaux artista eta poeta frantziarraren arteko harremanaz hitz egingo du. Ajuriaguerrak Michauxi lagundu zion meskalina modu kontrolatuan hartzeko saioetan; ondoren, Michauxk horri buruz idatzi zuen Michauxek Misérable miracle liburuan. otsailak

tokia : Entzungela

sarrerak : doan; txarteldegian eta webgunean

eskura daitezke

INAUGURAZIORA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu hemen www.guggenheim-bilbao.eus (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-ekitaldira joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez.


Esther Ferrer, Proiektu espazialak hormaren gainean saila (Serie Proyectos espaciales sobre muro), 1977–78 Horma-pintura eta haria. Neurri aldakorrak. Artistaren eskaintza © Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2017

Esther Ferrer: espazio gurutzatuak 2018ko martxoak 16–ekainak 10 aretoa : 105 komisarioa : petra joos Esther Ferrer (Donostia, 1937) performancearen aitzindaria izan da Espainian, baita arte horren ordezkari nagusienetako bat ere. 1967an hasi zen ZAJ taldeko ekintzetan parte hartzen, Walter Marchetti, Ramon Barce eta Juan Hidalgorekin batera, eta, ordutik, bere bitarteko nagusi bilakatu zen ekintza-artea, nahiz eta 1970etik aurrera obra plastikoak egiteari ekin zion berriro, hainbat baliabide erabilita: esku hartutako argazkiak, instalazioak, zenbaki lehenen segidan edo ∏ zenbakian oinarritutako koadroak, objektuak, eta abarrekoak. Bere obra arte minimalista eta kontzeptualaren korrontean sartzen da; xx. mendeko 1960eko hamarkadan abiatu zuen lana, Stéphane Mallarmé, Georges Perec, John Cage edo Fluxusa erreferente hartuta, baita garaiko feminismoak ere. Bere ibilbide oparoan zehar, ekintza-arteko hainbat jaialditan parte hartu du Esther Ferrerek eta museo desberdinetan erakutsi du bere obra. Halaber, aintzatespen bat baino gehiago jaso du: Espainiako ordezkarietako bat izan zen 1999ko Veneziako Bienalean; Arte Plastikoen Sari Nazionala

eman zioten 2008an; era berean, Eusko Jaurlaritzako Gure Artea Saria jaso zuen 2012an, eta, 2014ean, MAV Saria (Mujeres en las Artes Visuales gazteleraz), Marie Claire de l’Art Contemporain Saria eta Arte Plastikoen Velázquez Saria erdietsi zituen. Ikuspegi tematiko batetik abiatuta, erakusketa honetako ia proiektu guztiak argitaratu gabekoak izango dira, aurrez inoiz erakusketa-espazio batean egon ez direnak.

INAUGURAZIORA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu hemen www.guggenheim-bilbao.eus (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-ekitaldira joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez.


actividades jarduerakexclusivas erreserbatzeko de amigos , urtarrilaren o señaladas 30etik conaurrera el logo,community hemen: www.guggenheim-bilbao.eus , venta anticipada a partir del 5 de septiembre . venta general a partir del 19 de septiembre argibideak : telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

www.guggenheim-bilbao.es. más información: en el teléfono 944 359 090, de lunes a viernes, de 9:00 a 14:00 h

LAGUNENTZAKO GIDARIDUN BISITALDI BEREZIAK DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK* [aurretik erreserba egin behar da]

Aldi baterako erakusketak ezagutzeko eta horietaz gozatzeko, zatoz Lagunentzako gidaridun bisitaldi berezietara. Artea eta espazioa otsailak 6, asteartea 17:15 [euskaraz], 17:45 [gazteleraz], 18:15 h [gazteleraz] 9, ostirala 17:15 [euskaraz], 17:45 [gazteleraz], 18:15 h [gazteleraz] otsailak

11, igandea 11:30 [euskaraz], 12:00 [gazteleraz], 17:15 h [gazteleraz] otsailak

Henri Michaux: beste aldea otsailak 20, asteartea 17:00 [euskaraz], 17:45 [gazteleraz], 18:30 h [gazteleraz]

NAZIOARTEKO KIDEENTZAKO BISITALDI PRIBATUAK Erakusketa bakoitzaren komisarioak gidatutako ibilbideak dira, aukera paregabea ematen dutenak erakusketen giltzarriak eta hautatutako artelanen aukeraketaren arrazoia lehen eskutik ezagutzeko. Jarduera honi buruzko argibideak eskura ditzakezu Museoaren Lagunen Zuzendariordetzara deituz.

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK* Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauetan ezagutu erakusketa berriak, muntaiaren zokoak eta bestelako bitxikeriak.

otsailak

ARTE ARDURADUNEN IKUSPEGIA

otsailak

25, igandea 11:30 [euskaraz], 12:15 [gazteleraz], 17:15 h [gazteleraz]

Henri Michaux: beste aldea otsailak 14, asteazkena Manuel Cirauqui, erakusketaren komisarioa

Esther Ferrer: espazio gurutzatuak apirilak 17, asteartea 17:00 [euskaraz], 17:45 [gazteleraz], 18:30 h [gazteleraz]

Esther Ferrer: espazio gurutzatuak apirilak 11, asteazkena Petra Joos, erakusketaren komisarioa

23, ostirala 17:00 [euskaraz], 17:45 [gazteleraz], 18:30 h [gazteleraz]

apirilak 20, ostirala

17:00 [euskaraz], 17:45 [gazteleraz], 18:30 h [gazteleraz] apirilak 22, igandea

11:30 [euskaraz], 12:15 [gazteleraz], 17:15 h [gazteleraz] topagunea :

Taldeen txarteldegia, bisita hasi baino 5 minutu lehenago

LAGUNARTEAN* Eguerdiko atsedenaldian, edo arratsaldeko azken orduan, gozatu ireki berri den erakusketarako bisita gidatu batez eta ondoren bazkaldu edo afaldu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagun artean egongo zara. 15, osteguna : Henri Michaux 12, osteguna : Esther Ferrer

otsailak apirilak

14:00–16:00: Lagunak 20 €/pertsona; Lagun batekin datorrena 30 €/pertsona. Gidaridun bisitaldia eta bazkaria barne 19:00–22:00: Lagunak 30 €/pertsona; Lagun batekin datorrena 40 €/pertsona. Gidaridun bisitaldia eta afaria barne * Datak eskariaren eta zerbitzuaren eskuragarritasunaren arabera alda daitezke. (ikus proposamen gastronomikoa www. guggenheim-bilbao.eus webgunean)

FUNTSEZKO KONTZEPTUAK Henri Michaux: beste aldea otsailak 21, asteazkena Luz Maguregui, Hezkuntza koordinatzailea Esther Ferrer: espazio gurutzatuak apirilak 18, asteazkena Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea topagunea :

Informazio-mahaia 18:30–19:30 sarrerak : 2 € Lagunak, 3 € publiko orokorra (Museoko sarrera ez dago barne); webgunean soilik eskuragarri. Gehienez 20 pertsona taldeko; gutxienez 8

ordutegia :

*Babeslea Fundación Vizcaína Aguirre

BISITALDI LABURRAK Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Galdetu gaiei, eta hizkuntzei buruz Informazio-mahaian. Plaza mugatuak (gehienez 20 pertsona, aurretiko erreserbarik ez, iritsiera ordenan). Doan, Museoko sarrerarekin batera. Iraupena: 30 min.


jarduerak erreserbatzeko, urtarrilaren 30etik aurrera, hemen: www.guggenheim-bilbao.eus argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

ERREZITALDIA HENRI MICHAUXREN TESTUAK 26, larunbata, 19:00 Michauxren lan idatziak garrantzi handia izan zuen haren ibilbide artistikoan. Gau-emanaldi literario batez gozatzeko aukera izango dugu Poetalia-ko rapsoden eskutik; izan ere, Michauxren bidaia-koadernoen, poesien eta kontakizun laburren aukeraketa baten irakurketa oparituko digute. apirilak

lekua :

Museoko Entzungela 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra; txarteldegian edo webgunean eskuragarri

sarrerak :

Programazioak aldaketak jasan ditzake

ESZENAN ART AFTER DARK [+18] ostiralak , otsailak

16, martxoak 16 eta apirilak 20, 22:00–1:00 Hilabetean behin, ostiraletan, Museoak gauez zabaltzen ditu ateak publikoak erakusketak bisitatu eta nazioarteko DJen saioez gozatzeko, ohikoa ez den ordutegi batean. lekua :

Atrioa 9 € Lagunak, 13 € publiko orokorra; txarteldegian edo webgunean eskuragarri. 18 urtetik gorakoentzat (adinez nagusi izatea egiaztatu beharko da). Edukiera mugatua argibideak : Museoko webgunean sarrerak :

Esther Ferrer, Gauzak (Las cosas) Performancea. Festival Le Lieu, Quebec (Kanada), 1990. © Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2017. Argazkia: F. Bergeron

TOPAKETA ARTISTEKIN ESTHER FERRER 14, asteazkena, 18:30 Esther Ferrer, Espainian performance-artearen aitzindari izan den artista, bere erakusketaz eta sormen-prozesuaz mintzatuko da Petra Joos erakusketaren komisario eta Guggenheim Bilbao Museoko arte arduradunarekin. martxoak

lekua :

Museoko Entzungela sarrerak : doakoak, txarteldegian edo webgunean eskuragarri

MICHAEL SNOW 22, osteguna , 18:30 Michael Snow, zinema esperimentalaren eta bideoinstalazioaren alorrean funtsezko artista, eta Manuel Cirauqui, Guggenheim Bilbao Museoko arte arduradun eta Film & Video aretoko komisarioa, artista kanadarraren obraz eta haren Zirkuitu itxiak biltzen dituen lanez mintzatuko dira. martxoak

lekua :

Museoko Entzungela sarrerak: doakoak, txarteldegian edo webgunean eskuragarri

IKUS-ENTZUNEZKOAK LET’S GO TO THE MOVIES! [+18] ostiralak , otsailak

28, martxoak 28 eta 25, 18:30 Praktika ezazu ingelesa modu lasaian British Councilen eskutik. Artista edo sormeneko diziplina ezberdinekin zerikusia duten film dokumental, film labur edo laburpen bat jatorriko bertsioan ikusi ondoren, British Councileko irakasleen laguntzaz komentatuko ditugu. Ikusi emanaldiak webgunean! apirilak

lekua :

Zero Espazioa sarrerak : eskuragarri Museoaren txarteldegian eta webgunean, saio bakoitza baino astebete lehenago. Doakoak Museoaren Lagunentzat eta British Councileko ikasleentzat, egiaztagiria erakutsita; 3 € publiko orokorrarentzat. Gehienez 30 pertsona talde bakoitzeko; gutxienez 8 (gomendagarria da ingeles-maila ertaina izatea)


jarduerak erreserbatzeko actividades exclusivas de amigos , urtarrilaren o señaladas 30etik con aurrera el logo , hemen community : www.guggenheim-bilbao.eus , venta anticipada a partir del 5 de septiembre venta general a partir del 19 de septiembre argibideak : telefonoz 944 359 090, .astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

www.guggenheim-bilbao.es. más información: en el teléfono 944 359 090, de lunes a viernes, de 9:00 a 14:00 h

LANKIDETZAK BOS DENBORALDIKO KONTZERTUAK 3–4 R. Wagner: Nurenbergeko maisu kantariak, obertura G. Mahler: Des Knaben Wunderhorn, hautaketa R. Wagner: Parsifal, Johannes Martin Kränzle-ren hautaketa, baritonoa: Erik Nielsen, zuzendaria

martxoak

IKASTAROA ARTEAREN HASTAPENAK: ARTE MODERNO ETA GARAIKIDEARI BURUZKO HASTAPEN IKASTAROA astearteak, 18:00–20:00

Artearen hastapenak sailarekin jarraituz, Juan Bosco Díaz Urmeneta arte kritikari eta erakusketen komisarioak ikastaroa eskainiko du; ikuspegi akademikoa baino dibulgatzaileagoa erabiliko du, eta arte garaikidean oinarrizkoak eta erreferentziazkoak diren kontzeptuen gaineko ezagutzak jaso nahi dituzten pertsonei zuzenduko zaie. programa eta egutegia:

II. modulua: Espazio garaikideak, arazoguneak — Abegi-guneak galdu dituen gizarte baten aurrean otsailak 6: Instalazioa eta arte publikoa otsailak 20: Ez-lekuak: espazio anonimoetarako artea martxoak 6: Gorputza eta lekua martxoak 20: Leku bat sarean

III. modulua: Museotik artxibategira — Memoria artistikoaren forma tradizionalak eta berriak apirilak 17: Museoaren apoteosia eta krisia: Louvreren

gailurretik Marcel Broodthaers-en kritikaraino

maiatzak 8: Museoa eta generoa maiatzak 22: Museoa eta generoa ekainak 5: Artxiboa lekua : Hezkuntza gunea Plaza mugatuak; gutxienez 20 pertsona, gehienez 50 prezioa moduluko : 120 € Lagunak, 150 € publiko orokorra. Ikastaroa moduluka antolatuta dago, eta modulu solteetan izena-emateko aukera dago

sarrerak: Euskaldunako txarteldegian

%20ko deskontua Museoaren Lagunentzat. Gehienez: bi sarrera txartel bakoitzeko

ARRIAGA ANTZOKIA 2–3 Akram Khan Company: Until the Lions Indiako kathak dantza klasikoa eta dantza garaikidea baliatuko ditu Akram Khan dantzariak Amba printzesaren istorioa kontatzeko: pertsonaia bere ezkontzaren egunean bahitzen dute eta ohorea kentzen diote; hark jainkoei dei egiten die mendeku bila.

martxoak

16–18 Hiru emakume, Sylvia Plath Poema hunkigarri bat hiru ahotsetan, amatasunaren gaia ardatz duena.

martxoak

18 Antzerkia: An und aus, Roland Schimmelpfennig Hotel txiki batean gertatzen da ekintza; bertan, hiru bikotek topo egiten dute. Gertakizunak, barruan nahiz kanpoan jazotzen dena, imajinario surrealista baten fruitua da.

apirilak

sarrerak: Arriaga Antzokiko txarteldegian

%25eko deskontua Museoaren Lagunentzat. Gehienez: bi sarrera txartel bakoitzeko


jarduerak erreserbatzeko, urtarrilaren 30etik aurrera, hemen: www.guggenheim-bilbao.eus argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

ZINEGOAK FESTIBALA [+18] 14, asteazkena, 18:30 Randall Wright zinemagile britainiarrak David Hockney-ren inguruan egindako dokumentalaren proiekzioa; artistaren erretratuak otsailaren 25 arte daude ikusgai Museoan, 105 aretoan. Jarduera hori 3,2,1... Zinegoak! programazioaren barruan sartzen da, Zinegoak Festibalaren (LGTBI) 14. edizioaren aurrerapen gisa. otsailak

lekua :

Entzungela doakoak; txarteldegian edo webgunean eskuragarri. Jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin. 18 urtetik gorakoentzat

sarrerak :

BERLINGO ORKESTRA FILARMONIKOA KONTZERTUEN ZUZENEKO EMANALDIA Gozatu Berlingo Orkestra Filarmonikoaren kontzertu nabarmenen zuzeneko emanaldiez; Berlin Digital Hall-ekin elkarlanean antolatu ditu Museoak, Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin sinatutako akordioaren bidez. Datozen kontzertuak*: • otsailak 24, larunbata, 19:00 Piano kontzertua Daniel Barenboim-ekin, zuzendaria: Sir Simon Rattle. • martxoak 3, larunbata, 19:00 Daniel Harding-ek Gerald Finley zuzenduko du. Kontzertuaren aurkezpena Patricia Sojoren eskutik, 18:30 • apirilak 8, igandea, 17:00 Zuzendaria: Sir Simon Rattle Parsifal, Richard Wagner. • apirilak 27, ostirala, 20:00 Alan Gilbert-ek Wenzel Fuchs klarinete-jotzailea zuzenduko du. Kontzertuaren aurkezpena Patricia Sojoren eskutik, 19:30 lekua: Entzungela

sarrerak: programa eta doako sarrerak Txarteldegian

eta webgunean Programazioak aldaketak jasan ditzake

KONTZERTUA J.C. ARRIAGA KONTSERBATORIOKO METALEN ENSENBLEA 13, asteartea , 18:00 Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Metalen Ensenbleak kontzertua eskainiko du, eta hainbat garai historiko eta nazionalitateetako konpositoreen lanak joko dituzte: Johann Sebastian Bach,Thomas Tallis, John Williams, Akira Toda edo Coldplay, besteak beste. martxoak

lekua : Atrioa

sarrerak : doako jarduera Museoko eguneko

sarrerarekin

LORALDIA FESTIBALA: ETORKIZUNAK HARRAPATUTA 25, igandea, 12:30 Euskal kulturaren ekoizpena bultzatzeko asmoz, Loraldia Festibalaren IV. Edizioak musika, literatura eta bertsoekin borobilduko du bere programazioa, Josu Goiko, Arantxa Urretabizkaia, Joserra Senperena, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdiren eskutik. martxoak

lekua : Entzungela

sarrerak : 6 € Lagunak, 10 € publiko orokorra;

txarteldegian edo webgunean eskuragarri


haurrentzako actividades exclusivas tailerretarako de amigos sarrerak o señaladas erosteko con aukera el logo community, venta anticipada a partir del aurreko hilabeteko 5 de septiembre 3. asteazkenetik . venta general aurrera a partir : www.guggenheim-bilbao.eus del 19 de septiembre argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00 www.guggenheim-bilbao.es. más información: en el teléfono 944 359 090, de lunes a viernes, de 9:00 a 14:00 h

HAURRENTZAKO TAILERRAK SORMEN-ESPERIENTZIAK larunbat eta igandeak ,

10:30 eta 17:00 Erakusketetarako bisitaldi parte-hartzaileak, sormen-esperientziekin indartuta. adina :

3–5 urte eta 6–11 urte 2,5 € Lagunak, Txarteldegian eta webgunean eskuragarri. Begiratu haurrentzako tailer eta jarduera gehiagoren inguruko informazioa webgunean. prezioa :

ARMIARMA TAILERRAK [soilik lagunentzat] Louise Bourgeois-en eskulturarekin eta haren sinbolismoarekin lotutako sormen-esperientzia dibertigarriak. larunbat eta igandeak : martxoak 17 eta 18 [euskera]; 24 eta 25 [ gaztelera ] adina :

3–5 urte eta 6–11 urte doakoak

prezioa :

BOOKS ALIVE! larunbat eta igandeak ,

11:30–13:30 Museoaren Liburutegian, ipuinek bizitza hartzen dute, ingelesez egiten diren jardueren bitartez. Horrela, entzuteko, abesteko, hitz egiteko eta dantzatzeko aukera egongo da. adina :

3–11 urte 2,5 € Lagunak, 5 € publiko orokorra; txarteldegian edo webgunean eskuragarri prezioa :

BABY ART igandeak ,

10:30–12:30 Gurasoen eta haurren arteko elkarrekintzara bideratutako jolas eta estimuluen gune bat. adina :

6–36 hilabete prezioa : 6 € Lagunak, 8 € publiko orokorra; txarteldegian edo webgunean eskuragarri

ARKITEKTURAKO LABORATEGIA II larunbatak ,

11:30–13:30 Lehenengoaren jarraipena izango den bigarren ikastaro honetan, arkitekturarako hurbiltze ludikoa eta diziplina anitzekoa eskainiko da: parte-hartzaileek aukera izango dute ezusteko eraikin dibertigarriak eta hiriak sortzeko. hirugarren hiruhilekoa : apirilak 14, 21 eta 28; maiatzak 5, 12, 19 eta 26; eta ekainak 2, 9, 16 eta 23. adina : 5–10 urte

prezioa (hiruhilekoa): 55 € Lagunak, 77 € publiko orokorra. Gehienez 15 haur taldeko. Matrikula zabalik apirilak 3tik aurrera


www . guggenheim - bilbao . eus

Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu:

BIDAIAK martxoak 16–19

Sevilla. Año Murillo (Lagun guztientzat) apirilak 18–22

Flandria: ART BRUSSELS (Lagun guztientzat) maiatzak 14–17 ARCO LISBOA (Nazioarteko Kideentzat soilik)

Hiru eguneko txangoa egingo dugu Sevillara, udaberriari ongietorria emateko; bertan, Katedraleko 14 Murilloak ezagutzeko ibilbide berriaz gozatuko dugu, jauregiak bisitatuko ditugu eta NMAC Fundazioaren bilduma deskubrituko dugu: Vejer de la Fronteran dagoen museo-gune pribatua da, arte garaikidea eta artearen eta naturaren artean dagoen harremana ikertzen duena. ArtBrussels Feriaren aitzakiarekin, apirilean maisu flandiarren lurra eta Flandriako eskualdea deskubrituko dugu. Lehen seihilekoko bidaiak maiatzean amaituko ditugu, ARCO LISBOA Feriarekin batera: zazpi muinoen hiria bisitatuko dugu, eta Joana Vasconcelos artistaren sormen-prozesua deskubrituko dugu bertan; bere obra ekainetik aurrera egongo da ikusgai Museoan. argibideak: Oiane Salazar, tel. 944 359 081 eta

webgunean

GASTRONOMIA Hiru espazio sukaldaritza onaz gozatzeko Nerua Guggenheim Bilbao: sukaldaritza- eta kultura-esperientzia bat bizitzeko lekua. Naturak baldintzatzen du Josean Alijaren sukaldaritza, eta baratzetatik, itsasotik eta baserritik edanaz, sasoi bakoitzera egokitzen da. Michelin gidako izar bat eta Repsol gidako hiru eguzki jaso ditu jatetxeak, eta gaur egun 56. postuan dago Restaurant aldizkariaren munduko jatetxe onenen zerrendan. Bistró Guggenheim Bilbao: gastronomia informalagoa lantzen da bertan, kultura bati hertsiki lotua baina abangoardiako testuingurura egokitua, zaporerik eta ehundurarik galdu gabe. Frank Gehry-k diseinatutako espazio paregabe honek 120 pertsonarentzako lekua du, hainbat gunetan. Leku ezin hobea da ospakizunak, laneko bilerak, lagunarteko afariak eta abar egiteko, bai eta ezkontza hiritar eta modernoak ere. Guggenheim Bilbao taberna: proba itzazu gure pintxoak, kalitateari uko egin gabe ukitu harrigarria dutenak; gure herriaren historiaren isla dira: gizarte-erritual baten bitartez bizitza bete-betean ahogozatzeko dugun ohituraren lekuko. Museoaren Lagunek %10eko deskontua dute Guggenheim Bilbao tabernan eta Museoko terrazetan, eta %5eko deskontua Bistrón eta Neruan

DENDA-LIBURUDENDA Zuk aukeratu nola erosi nahi duzun Museoko Denda-Liburudendan Bertara etorri zaitezke edo online erosi hemen: tienda. guggenheim-bilbao.eus GOGORATU Museoaren Lagun gisa, %15erainoko deskontua daukazu zure erosketetan (%5 Argitalpenetan) Museoko Denda-Liburudendan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.