museoaren lagunak
Ikiré Jones. Idumota Market, Lagos 2081 A.D., Our Africa 2081 A.D. sailekoa, 2014. Inprimaketa digitala, 35 x 45 cm. © Olalekan Jeyfous [vigilism.com] & Walé Oyéjidé [ikiréjones.com]
Making Africa Gaur egungo diseinuaren kontinentea 2015eko urriak 30–2016ko otsailak 21
bigarren solairua komisarioak : amelie klein eta petra joos Making Africa — Gaur egungo diseinuaren kontinentea erakusketan hainbat sormen-arlotako lanak ikus daitezke: objektuen eta altzarien diseinua, arte grafikoak, ilustrazioa, moda, arkitektura, hirigintza, artea, eskulangintza, zinema, argazkigintza; baliabide digital eta analogikoak darabiltzate. Lan hauek, berariaz, diziplinen artean dagoen eremu lauso horretan daude eta, hala ere, xxi. mendean diseinuak zer lor dezakeen eta zer lortu behar duen galderari erantzun zehatzak ematen dizkiote. Prozesuak emaitzak baino pisu handiagoa du sorkuntza-lan hauetan. Etorkizunari buruzko baieztapen ausartak egiten dituzte lan hauen bidez, eta, aldi berean, lotura ezartzen dute gazteen belaunaldi jakin batek kolonialismoaren askapena ospatzen zuen eta munduan bere lekua eta etorkizun oparorako eskubidea adierazten zuen une batekin —xx. mendearen erdialdea—. Making Africa erakusketan une hartako arte eta diseinuko adibideak lan berrien ondoan ipintzen dira. Erakusketaren bidez ez da Afrikako diseinuaren irudi osoa aurkeztu nahi. 54 herrialde, 2.000 hizkuntza eta kultura baino
gehiago, eta 1.000 milioi biztanle dituen kontinentea handiegia, konplexuegia eta anitzegia da. Erakusketak, ordea, agian oraindik ezezaguna den historia berri bat eskaintzen du, Afrikara begiratzean sor daitezkeen askotariko bat. Halaber, kontinente hau erabat berria den ikuspegi batetik begiratzeko gonbidapena da. Guggenheim Bilbao Museoaren eta Vitra Design Museum-en erakusketa bat
SOLASALDIA Amelie Klein eta Petra Joos urriak
28, asteazkena , 18:30
Erakusketaren komisario Amelie Klein-ek eta Petra Joos-ek erakusketaren garapenaren eta Afrikaren inguruan hitz egingo dute, bestelako ikuspegi bat eskainiz. lekua : Entzungela. Doako sarrerak, dagoeneko eskuragarri txarteldegian eta Museoaren webgunean.
Erakusketaren muntaketa amaieran, azken bi egunetan, bi artista, erakusketarekin lotura dutenak, Museoko Atrioan grafiti bat egiten arituko dira.