Boletina urtarrila

Page 1

museoaren lagunak

Jackson Pollock, Horma irudia (Mural), 1943. Olio-pintura eta kaseina mihise gainean, 243,2 x 603,3 cm. The University of Iowa Museum of Art, honen dohaintza: Peggy Guggenheim. © The Pollock-Krasner Foundation, VEGAP, Bilbo, 2016

Espresionismo Abstraktua 2017ko otsailak 3–ekainak 4 bigarren solairua • komisarioak: david anfam, edith devaney eta lucía agirre

Espresionismo Abstraktua mugimendu bat izendatzeko erabili zen 1946an lehenbiziko aldiz; hala ere, mugimendu horretako artelanik ez zen gehitu AEBko museo handietako bildumetara 1950ko hamarkadara arte. Orduan erosi ziren ordezkari nagusi ziren Jackson Pollock, Mark Rothko, Franz Kline, Clyfford Still, Philip Guston, Barnett Newman eta beste batzuen lanak. 1958an New Yorkeko Museum of Modern Art-ek erakusketa bat antolatu zuen zuela gutxi erositako artelan horietako asko erakusteko: AEBko pintura berria zuen izenburu; “Espresionismo Abstraktua” terminoa erabili beharrean, berritasuna azpimarratzea eta AEBko mugimendua zela nabarmentzea aukeratu zuten. Europara ekarri zen erakusketa 1959an, zortzi hiri hauetara: Basileara, Milanera, Madrilera, Berlinera, Amsterdamera, Bruselara, Parisera eta Londresera. Harrezkero ez da horrelako erakusketa handirik egin Europan, nahiz eta mugimenduaren ordezkari askori atzera begirako handiak eskaini, besteak beste, Gustoni, Pollocki eta Rothkori. Erakusketa honek asmo du mugimenduari beste modu batean heltzea: unitariotzat jotzen den arren, adar asko izan zituen eta konplexua izan zen. Londresko Royal Academy of Artsek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean babeslea:

Laguntzailea:

Clyfford Still, PH-950, 1950. Olio-pintura mihise gainean, 233,7 x 177,8 cm. Clyfford Still Museum, Denver. Honen eskaintza: Clyfford Still Museum, Denver, Colorado. © City and County of Denver, VEGAP, Bilbo, 2016

25 GONBIDAPEN BIKOITZ INAUGURAZIO KOKTELERAKO Begiratu www.guggenheim-bilbao.eus (Babesleak eta Kideak/Museoaren Lagunak/Gune Pribatua) erakusketa honen inaugurazio-koktelera joateko 25 gonbidapen bikoitzetako bat irabazi duzun. Egokitu zaien pertsonek postaz jasoko dute gonbidapena.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.