m u s e o a r e n l a g u n a k
Georg Baselitz Heroiak
Georg Baselitz, Margolari modernoa (Der moderne Maler), 1965 Olio-pintura mihise gainean, 162 x 130 cm Bilduma pribatua © Georg Baselitz 2017 Argazkia: Frank Oleski, Kolonia
2017ko uztailak 14 – 2017ko urriak 22 105. aretoa • komisarioa: petra joos Georg Baselitz (1938) gure garaian eragin handia izan duten pintore eta eskultoreetako bat da, zalantzarik gabe. 1965 eta 1966. urteetan, sormen-leherketa izugarri batean, Heroiak (Heroes) pintura paradoxiko eta teatralen bilduma osatu zuen. Heroiak eta Tipo Berriak (New Types) sailek osatutako lan-multzoa 1960ko hamarkadako arte alemanaren adierazle gorentzat jotzen da egun mundu osoan. Artelan-bilduma horri eskainitako erakusketa monografiko hau Frankfurteko Städel Museum-ek antolatu du Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, eta lehen aldiz aurkeztuko ditu sail horren gakoak. Bildumak izugarrizko irudiak erakusten ditu; pintura urduri eta desafiatzaileak dira, anbiguotasun, garrantzia eta zaurgarritasun izpirik galdu ez dutenak. Hala ere, gizarte-gai orokorretatik haratago doan ardura jorratzen du Baselitzek, eta gizartearekiko duen posizio propioari buruzko hausnarketa
egiten du. Iraganaren eta orainaren arteko jarraitutasunlerroa marratuz, erakusketak Remix zikloko obren hautaketa bat ere hartzen du bere baitan. 2005ean hasi zen Baselitz ziklo horretan lanean, eta hasierako lan horrek iragarri zituen Heroiak eta Mota berriak bildumak, hurrenez hurren 2007an eta 2008an agertuko zirenak. Städel Museum-eko erakusketa (Frankfurt), Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean
INAUGURAZIO-KOKTELERA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu hemen www.guggenheim-bilbao.eus (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-koktelera joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez. Laguntzailea