museoaren lagunak
Jeff Koons: atzera begirakoa ekainak 9–irailak 27 bigarren solairua eta 105. aretoa komisarioak: scott rothkopf, lucĂa agirre Jeff Koonsek artelan bereziak, nahasezinak eta berritzaileak garatu ditu; horrexek bihurtu du gaur egungo artearen irudi gailenetako bat. Haren lanak publikoarentzat ulerterrazak eta ezaguterrazak izan ohi dira, gaur egungo beste artelan batzuk ez bezala. Artearen historiako iturri askotatik edaten dute, hala nola, Surrealismotik, Pop Artetik eta Dadaismotik. Koonsen estilo berezian, era harmoniatsuan elkartzen dira hasiera batean antagonikoak ematen dituzten kontzeptuak. Koonsek haren artegintzan bere buruaren onarpena gauzatzen du. Gure banakotasuna aldarrikatzera garamatzate Koonsen pinturek eta eskulturek, eta gizartearen barruan sailkatzen gaituzten eta gure zereginak mugatzen dituzten tabu eta ohitura jakin batzuk apurtzera gonbidatzen gaituzte. Artea pizgarri gisa erabiltzen du Koonsek, gizartean aldaketa eragiteko. Lan batzuetan, industriako materialak erabiltzen ditu, baina garesti itxura ematen die, luxuzko antza emateko. Arketipo ezagunen erreferentziak gehitzean, ikuslea bere kultur ezagutzekin eroso sentiarazten du. Ezusteko proposamenez betetzen ditu erakusketak eta harridura handia eragin dute kritikaren eta publikoaren artean. Orain, lehen aldiz, ekoizpen osoa hartzen duen atzera begirako bat antolatu da: produkzio koherente eta egituratua, are berritzailea eta harrigarria, duela agerian jartzen du. New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek antolatutako erakusketa Parisko Centre Pompidourekin eta Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan
BABESLEA:
Jeff Koons, Untxia (Rabbit), 1986. Altzairu herdoilgaitza, 104,1 x 48,3 x 30,5 cm. Edizioa: 3 aletik 1. Museum of Contemporary Art Chicago, honako hauen dohaintza zati batean: Stefan T. Edlis eta H. Gael Neeson, 2000.21. Š Jeff Koons
25 gonbidapen bikoitzen zozketa Jeff Koons-en koktelera etortzeko
topaldia: Jeff Koons
Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/Museoaren Lagunak/Gune pribatua) 25 irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena.
Jeff Koons artistak haren lanaren eta Guggenheim Bilbao Museoko atzera begirakoaren inguruan jardungo du. Doako jarduera. Ezinbestekoa da sarrera hartzea. lekua eta ordua : Museoko Entzungela, 18:30
ekainak
9