Boletinamaiatza

Page 1

www . guggenheim - bilbao . eus

Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu

museoaren lagunak

Henri de ToulouseLautrec-en kartelean oinarrituta osatutako irudia. Jane Avril, 1899. Jatorrizkoa: koloretako litografia, 55,5 x 37,9 cm. Bilduma pribatua

Paris, mende amaiera

Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak 2017ko maiatzak 12–irailak 17 305–306–307 aretoak komisarioa : vivien greene Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak erakusketak ehun obra inguru izango ditugu ikusgai: pinturak, marrazkiak, grabatuak eta paper gaineko lanak, besteak beste. xix. mende amaierako abangoardia frantsesa da erakusketaren ardatza, bereziki Neoinpresionismoa, Sinbolismoa eta nabiak. Asaldura politikoak eta eraldaketa kulturalak astindutako garai eta tokia zen mende amaierako Paris. Epealdi horrek hainbat arte-mugimendu berri jaiotzen ikusi zituen, garai iskanbilatsu haren aurpegi desberdinen isla gisa. Orduko artista haiek lantzen zituzten gaiek, ordea, oraindik jardunean zeuden aitzindari Inpresionisten berberak izaten jarraitu zuten, hein handi batean: paisaiak, hiri modernoa eta aisialdiko jarduerak; aitzitik, eszena horiek ikuspegi introspektibo eta fantastikoez lagunduta agertzen ziren, eta gai ezagun horiei heltzeko modua aldatu egin zen. Abangoardia horiek ikertzeko asmoz, erakusketak garai hartako pertsona ospetsuenetako batzuetan zentratzen da: Paul Signac, Maximilien Luce, Maurice Denis, Pierre Bonnard, Félix Vallotton, Odilon Redon edo Henri de Toulouse-Lautrec.

ELKARRIZKETA BAT MENDE AMAIERAKO PARISKO ARTEARI BURUZ Vivien Greene eta Cornelia Homburg-en arteko elkarrizketa, mende amaierako Parisko arteari eta artistei buruz. Lehena Paris, fin de siècle erakusketaren komisarioa da, eta bigarrena Washingtongo Unibertsitateko Art Gallery ezaguneko kontserbatzailea eta xix. mende amaierako arte frantsesean aditua. eguna eta ordua: Maiatzak 10, 19:00, Entzungelan

sarrerak: doan (jada eskuragarri daude Txarteldegian

eta webgunean). Ingelesez, gaztelaniazko aldi bereko itzulpenarekin

INAUGURAZIO-KOKTELERA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu hemen www.guggenheim-bilbao.eus (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, Paris, fin de siècle edo Bill Viola erakusketen inaugurazio-koktelera joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez. Languntzailea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.