Braque boletina

Page 1

museoaren lagunak Georges Braque, Natura hila mahai-zapi gorriarekin (Nature morte à la nappe rouge), 1934. Olio-pintura mihise gainean, 81 x 101 cm. Bilduma pribatua. © Georges Braque VEGAP, Bilbo, 2014. Argazkia © Laurens / Leiris SAS Paris

Georges Braque 2014ko ekainak 13 – irailak 21 • bigarren solairua komisarioa: brigitte leal, zuzendariordea, centre national d’art et de culture georges pompidou

Erakusketa hau Guggenheim Bilbao Museoak eta Réunion des Musées NationauxGrand Palais-ek antolatu dute, Parisko Centre national d’art et de culture Georges Pompidou-rekin lankidetzan

Georges Braque artista 50 urte zendu zela, Guggenheim Bilbao Museoak orain arte artista horri eskainitako atzera begirako handiena aurkeztuko du. Braque (1882–1963) xx. mende hasierako abangoardietako irudi gailenetako bat izan zen, eta erakustaldi honetan haren ibilbide osoko lanak egongo dira: hasierako lan fauvistetatik hasi eta Varengevillen egindako azken paisaietara heldu arte. Centre Georges Pompidou-ren eta beste erakunderen, publiko zein pribaturen, mailegu bikainei esker, 250 bat lan izango dira erakusketan, tartean, maisulan handiak. Braque Kubismoaren aitzindarietako bat izan zen, Pablo Picassorekin batera, eta papiers collés edo itsatsitako paperak —collage teknika bat — asmatu zituen. Garai horretako zenbait lan garrantzitsu egongo dira ikusgai, eta bestelako lanetan ere sakonduko da: natura hiletan (mahaitxoak eta frutaontziak behin eta berriro jasotzen dituztenak), kaneforetan eta gerraosteko billarretan, bai eta bizitzaren amaieran egindako tailer eta txorietan ere, Braqueren ikerketa artistikoak biribiltzen eta laburbiltzen baitituzte azken horiek. Erakusketa osatzeko, askotariko dokumentuak ipiniko dira ikusgai, artistaren lanen bestelako ikuspegiak eskaintzeko, esaterako, musikarekin eta poesiarekin lotura, bai eta artistaren harremanak, garaiko intelektualekin, besteak beste, azaltzeko. Babeslea:

Brigitte Leal-en hitzaldia: Georges Braque

Ekainak 10, asteartea Brigitte Leal-ek, Parisko Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-ko zuzendariorde eta erakusketaren komisarioak, erakusketaren eta artelanen inguruan jardungo du. lekua eta ordua: Entzungela, 18:30. sarrerak: doakoak (nahitaezkoa Museoko txarteldegian edo webgunean hartzea)

inaugurazio-koktela

25 gonbidapen bikoitzen zozketa Inaugurazio-koktelera etortzeko gonbidapenak zozketatuko ditugu. Begiratu www.guggenheim-bilbao. es webgunean (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.