Buletina iraila

Page 1

museoaren lagunak

Francis Bacon, Gurutziltzaketa baterako hiru estudio (Three Studies for a Crucifixion), 1962. Olio-pintura mihise gainean, triptikoa. 198,1 x 144,8 cm bakoitza, Solomon R. Guggenheim Museumen, New York, 64.1700. © The Estate of Francis Bacon. Eskubide guztiak jabedunak dira. DACS/ VEGAP. Bilbo, 2016

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera 2016ko irailak 30–2017ko urtarrilak 8 bigarren solairua • komisarioa: martin harrison Francis Bacon: Picassotik Velázquezera erakusketak Francis Bacon-en 50 pintura garrantzitsu eta erakargarriren aukeraketa erakusten du —orain arte ia erakutsi gabeko artelan asko daude—, baita bere ibilbide artistikoan eragina izan zuten maisu klasikoen eta modernoen 30 bat artelan ere. Frantziako eta Espainiako kulturek Irlandan jaiotako artista britainiar honetan utzitako aztarnan sakontzea du helburu erakusketak: Bacon frankofilo sutsua zen eta ondo ezagutzen zuen espainiar maisu handien artea, adibidez, Velázaquezena. Baconek 1927an Pariseko Paul Rosenberg galeriako Cent dessins par Picasso erakusketa bisitatu ondoren heldu zion pintore izateari. Biziki interesatu zen frantses literaturarekin, Racine, Balzac, Baudelaire eta Proust gogotsu irakurri zituen, eta Frantzian finkatutako pintoreen artearen zale amorratua izan zen, adibidez, Manet, Degas, Gauguin, Van Gogh, Seurat, Matisse eta Picassorena, baita lehenagoko garaietako sortzaile frantsesena ere: Ingres, Géricault eta Daumier. Parisen 1920 eta 1930eko hamarkadetan Picassoren lana ezagutu zuen, baina espainiar kulturarekin zuen harremana beste modu batean antzeman daiteke batez ere: Velázquezen 1650eko Inozentzio X.aren erretratua lanak obsesionatuta zeukan. Beste maisu handi batzuek, adibidez, Goya, Greco edo Zurbarán-ek ere beren aztarna utzi zuten Francis Baconen. Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketa, Grimaldi Forum Monacorekin lankidetzan

FRANCIS BACONI BURUZKO ELKARRIZKETA 28, asteazkena Martin Harrison, Francis Baconi buruzko erakusketaren komisarioak eta Lucía Agirre, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduradunak artistaren obraz eta nortasunaz hitz egingo dute erakusketa hori eta haren katalogo arrazoituaren argitalpen berria aitzakia hartuta. irailak

tokia eta ordua: Entzungela, 18:30

sarrerak: doakoak; txarteldegian eta Museoaren

webgunean

HITZALDIA: BACON ETA 7 REECE MEWSEKO BERE ESTUDIOA 5, asteazkena Barbara Dawson, Dublin City Galleryko zuzendariak artistaren lan-prozesuaz hitz egingo du. Dublin City Gallery, The Hugh Lane, Francis Baconen estudioaren berreraikuntzaren egoitza da. urriak

tokia eta ordua:

Entzungela, 18:30

sarrerak: doakoak; txarteldegian eta Museoaren

webgunean

babeslea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.