museoaren lagunak
Gure garaiko artea
Guggenheim Bildumetako maisulanak
Vasily Kandinsky, 8. konposaketa (Komposition 8), 1923ko uztaila. Olio-pintura mihise gainean, 140 × 201 cm. Solomon R. Guggenheim Museum, New York. Solomon R. Guggenheim sortze bilduma. Dohaintza 37.262
2014ko irailak 23–2015ko urtarrilak 25 • 3. solairua 2014ko urriak 23– 2015ko maiatzak 3 • 1. eta 2. solairuak komisarioak: lucía agirre, tracey r. bashkoff, lauren hinkson, petra joos, álvaro rodríguez fominaya eta nancy spector
Solomon R. Guggenheim Foundation eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko hogei urteko lankidetza ospatzeko, Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketa bikaina antolatu du Museoak. Erakusketa honek 1997ko, Museoaren irekierako, erakusketa dakar gogora. Guggenheim Museoen funtsak erakutsiko dira: sortu ziren unetik gaurdaino izandako bilakaera islatzeko eta Guggenheim Bilbao Museoak urte hauetan Guggenheim Museoen parte izanik lortutako heldutasuna eta izandako eboluzioa agerian uzteko. Nolabaiteko kronologiari jarraituz, hirugarren solairuan hasita, erakusketak Guggenheim Bildumen konfigurazio historikoa eta haien artean finkatutako sinergiak agerian uzten ditu. xx. mendearen hasieratik abiatzen da ibilbidea: abangoardia historikoak gailendu ziren aro hartan, eta, utopiaren eta aldaketa politikoaren desirek zalantzan jarri zuten mendebaldeko artearen ondare figuratibo oparoa; halaber, soil-soilik estetikari lotutakotik harago doazen ideal berrien alde egin zuten. Solairu honetan, era berean, Bilboko funtsei dagozkion bi lan-multzo monografiko independete daude, hain zuzen, Jorge Oteizari eta Eduardo Chillidari eskainitakoak. Bigarren soilairuan, batez ere, formatu handiko lanak daude, besteak beste, Sol Lewitt-en horma-irudia —ikusgai dagoen aretorako berariaz sortu zuen artistak— eta Anselm Kiefer-en artelanen multzo jakin bat —horiek ere erakusgai dagoen aretoan ikusgai jartzeko eskuratu ziren—. Lehenengo solairuan azken urteotako artea dago; horrela agerian jartzen da gaur egun merkatu nagusiko artea beste leku batzuetan ere egiten dela. Horrez gain, solairu horretan ere daude Guggenheim Bilbao Museoan iraunkorki ikusgai diren artelanak.
lagunentzako irekiera berezia
Irailak 22, astelehena Lagunentzat soilik irekiko da erakusketa honetako hirugarren soilairua, 16:00etatik 20:00etara. Nahitaezkoa da sarreran Lagun txartela aurkeztea.
inaugurazio koktela
25 gonbidapen bikoitzen zozketa Inaugurazio-koktelera etortzeko gonbidapenak zozketatuko ditugu. Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena.