m u s e o a r e n l a g u n a k
Anni Albers: ikusmena ukitu 2017ko urriak 6–2018ko urtarrilak 14 305., 306. eta 307. aretoak komisarioa : manuel cirauqui Ehun-artearen (fiber art) aitzindari izateagatik, bilbeak tratatzeko modu berriak asmatzeagatik eta etengabe ehunaren motibo eta funtzio desberdinak bilatzeagatik izan zen ezaguna Anni Albers (Berlin, 1899–Orange, Connecticut, AEB, 1994). Artearen historian funtsezko irudia izan zen, berriz definitu baitzuen artistaren diseinatzaile-lana. Kolonaurreko folklorean eta industria modernoan hartu zuen inspirazioa, baina artisautzanozioetatik eta emakumeen lana zelako usteetatik lokabetu zen. Albersek Weimar-ko Bauhaus erakunde abangoardistan ikasi zuen, eta han ezagutu zuen Josef Albers margolaria, gero bere senarra izango zena. 1933an elkarrekin joan ziren Ipar Carolinara eta Black Mountain College eskola libreak kontratatu zituen; eskola, gero, modernitate artistiko amerikarraren eredu bihurtu zen. Bertan eta, geroago, Connecticuten, Anni Albersek pedagogia-lana eta esperimentazio artistikoa uztartzen jarraitu zuen eta, aldi berean, ehun-arte garaikidearen giltzatzat jotzen diren testu batzuk idatzi zituen.
ANNI ALBERS-I BURUZKO HITZALDIA 4, asteazkena, 19:00 Josef and Anni Albers fundazioko zuzendari Nick Weber-ek ehun-artearen aitzindari izan zen Anni Albers artistaren obraren hainbat alderdi jorratuko ditu. lekua : Entzungela sarrerak: doakoak; txarteldegian edo webgunean eskuragarri urriak
Anni Albers Lepokoa, ca. 1940 Hustubideko irazkia eta paper-klipak. Luzera: 40,6 cm; irazkia: 7,6 cm-ko diametroa Argazkia: Tim Nighswander/Imaging4Art © 2017 The Josef and Anni Albers Foundation, VEGAP, Bilbao, 2017.
INAUGURAZIO-EKITALDIRA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARRERAREN ZOZKETA Begiratu hemen www.guggenheim-bilbao.eus (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazio-ekitaldira joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez